
Ekainaren 18an Tknikak antolatu duen Moodle Moot Euskadi 2010 kongresuan gure ikastolaren esperientzia berriro ereizan da.
Oraingoan Juan Ezeiza irakasleak irakasleentzako tailer bat eskaini du Moodle jolasgarria izenburupean.
Moodle kode irekiko software askea da LMSa, ikaskuntza-antolatzeko sistema alegia.
Ikastolan 2005-06 urteaz geroztik Moodle gure Ikasgela Birtualean erabiltzen dugu, Euskadiko zein estatuko Moodle kongresuetan gure esperientzia erakusteaz gain, iazko Udako Unibertsitatean ere ponentzia aurkeztu, irakasleentzako eskuliburua sortu eta Euskalitek gure ikasgela birtualari 2005 eta 2007 urteetan kalitate jardun onenaren saria eman dio.