Datorren maiatzaren 10ean, asteazkena, 19:00etan Hernaniko Biteri Kultur Etxean Gero Axular Dantza Taldearen SASI ARTEAN izenburuko ikuskizuna izango da. Sarrera dohainik da. Guztiok gonbidatuta zaudete.
Sinopsia: Paseatzen dabilen haur batek zerbait entzuten du. Soinu horrek sasietara gerturarazten du, eta sasi artean zerbait bizirik dagoela konturatzen da. Lagunei deitzen die, eta haietako batzuek, gogorrenak agian, zapaldu eta akabatu nahi dute, baina ez dute bere helburua lortzen eta joan egiten dira. Gero neskatxa, izaki horren pena eta dolorea sumatuz, beste lagunekin askatzen saiatzen da baina alferrik da dena Biziki hori ipotx bat da eta batzuetan suminduta agertzen da, badago zerbait haurren jolasean haserrarazten duena. Bat-batean ipotxa, azken saioa eginda, askatu egiten da, eta “Argitxo” dela konturatzen dira. Haurrek ongi ezagutzen dute “Argitxo” Hala ere, Jaiaren erdian haur batzuk azaltzen dira eta gure ipotxa jipoitzen dute. Argitxok haien laguna ere izan nahi du, beraiekin bizi, jolastu, dantzatu... Alferrikakoa dirudi ipotxaren saiakerak. Neskatxak bakardadean triste eta burumakur dagoen Argitxo ikusten du. Haurrek neskatxa bidali dute ipotxa altxatzera, ipotxari laguntzera. Besteak ez dira hurbiltzen, agian lotsatuta, agian… Dena dela gure ipotxak bere bidea jarraituko du euskaraz urratsak emanez, oinez, korrika, kilometroak eginez, ibilaldian edo SASI ARTEAN.
-
Gero Axular Dantza Taldeaz gehiago jakiteko
hemen klikatu. Bertan argazkiak eta ikuskizunaren bideoa ere ikus ditzakezu.