Martxoaren 16ean Axular Lizeoko DBH2ko Leire Goikoetxea, Mireia Gartzia, Kevin del Olmo eta Ane Mendiluzek Gipuzkoako beste ikastetxeetako hainbat ikasleekin batera Coca-Colak eta Norbegak antolatutako EUSKARAZKO IDAZLEEN LAUGARREN LITERATUR LEHIAKETAN parte hartu zuten.
Epaimahaiak partehartzaile guztien lanak irakurri ondoren Mireia Gartziak eta Kevin del Olmok Gipuzkoako 12 sari probintzialetatik (6 sektoretan burutu zen lehiaketa) bi ematea erabaki du.
Sari banaketa maiatzaren 31ean izango da, Bilboko Itsasoko Itsasadarra Museoan arratsaldeko 19:30etan. Euskal erakundeetako eta euskal kulturako ordezkariak izango dira eta, nola ez, ikasleen guraso eta ikastetxeko gonbidatuak.
Zorionak biei.