|
Kalitaterako Euskal Iraskundeak, EUSKALITek, Axular Lizeoaren "Eskola Birtual Irekia" izeneko berrikuntza-jarduerari 2007ko jarduera onenaren saria eman zion. Zamudioko Teknologi Parkean egin zen ekitaldian finalistek parte hartu zuten (Osakidetza, Euskaltel, Eroski, CTI Soft, Colegio Vizcaya, San José Maristas eta Axular Lizeoa). Ponentzia Juan Ezeiza eta Xabier Larretxea irakasleek aurkeztu zuten.
Aste batzuk beranduago jarduera berriz azaldu zuten kalitatearekiko konpromezuaren diplomen banaketan Euskalduna Jauregian.
|
|