
Axularreko irakasleak diren Xabier Larretxea eta Juan Ezeizak Euskadiko MoodleMoot kongresuan ponentzia aurkeztu dute Moodle-ri Bigarren Hezkuntzan zukua ateratzen izenburuaz.
MoodleMoot kongresuek unibertsitate, bigarren eta lehenengo hezkuntzako irakasle eta programatzaileak biltzen dituzte teknologia eta heziketaz jarduteko.
Horrez gain, Xabier eta Juanek uztailean Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan parte hartuko dute Ordenagailu bitarteko ikaskuntza ikastaroan, konkretuki Moodle plataformak Bigarren Hezkuntzan ematen dituen aukera pedagogikoak azaltzeko. Udako ikastaro berean Ikasys proiektuaren ebaluazioa erakutsiko da. Axular Ikasys proiektuan ikastola pilotoa da.
- Udako Ikastaroetako programa hemen kontsulta daiteke.
- Axularreko Ikasgela Birtualaz gehiago jakiteko hemen begiratu.
- Ikasys proiektua zertan den jakiteko esteka honetan klik egin.