Atzerriko ikasleekin burutzen ditugun trukaketekin lotuta, Axularreko ikasleek bisitan zeuden lagun bretoiekin txangoa izan zuten. Ulia gainetik hasi eta kostaldera jarraituz Pasai San Pedrora hurbildu ginen. Egun zoragarria izan genuen eta paiasaiaz gozatzeko aukera galanta izan genuen. Pasaian indarrak berreskuratu eta gero autobusez San Markos gotorlekura joan ginen eta bertan bazkaldu.