GURASOEN BULETINA (1)

Guraso agurgarriok:
Azaroaren 19ko zirkularrean informatu zitzaizuenez, hemen duzue Axularreko lehenengo buletin elektroniko hau Ikastola eta gurasoen arteko komunikazioa areagotzeko eta webguneko azken berrikuntza interesgarriak ezagut ditzazuen.
Ez ahaztu bide hau ere guztiona dela. Zuen ekarpen eta iradokizunak ongi etorriko zaizkigu.
Buletina gustuko eta lagungarri izango zaizuelakoan gaude.
Urte berri on!

----------------------------------

:: Guraso Eskola :: Azken bi hitzaldien laburpenak jadanik argitaratu ditugu. Honez gero, 20 hitzaldiren laburpenak zuen esku dauzkazue. Aurtengo egitaraua ikusteko hemen klikatu.

:: Argazkiak :: Argazki album berriak dauzkagu. Zahar batzuen argazkiak ere berritu ditugu.

:: Osasuna :: Txertoen egutegia eta enuresi, anorexia, haur hiperaktibo, zeliako eta abarrei buruzko artikuluak.

:: Aisialdia :: Eguraldia, era guztietako kalkulagailuak, bilatzaileak, dohako antibirus eta spy search aplikazioak, postal elektronikoak, liburu elektronikoak, itzultzaileak on line...

Berrikuntzak ere kirol atalean, erreportaietan eta azken orduko albisteetan aurkituko dituzu.
Gutxi barru zirkularrez jakinaraziko zaizue Guraso Eskolako Xabier Ibarzabalen hitzaldia haur eta gazteen erabakitzeko ahalmenari buruzkoa otsailaren 24ra atzeratu dela. Ez ahaztu urtarrilaren 19a jaizubia dela.
Hurrengora arte. Urte berri on.

Zorionak eta urte berri on

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.