GURASOEN BULETINA
(3)
Guraso agurgarriok:
Urtebete pasatxo honetan webguneak 40.000 bisita izan ditu. Bigarren
Hezkuntzako ikasleek beren eremu pribatua 6.000 alditan baino gehiagotan
bisitatu dute. Bertan irakasleok 100 elementutik gora argitaratu dugu.
Test moduko 57 autoebaluazio azterketa on line egin ditugu eta inkesta
on line zerbitzua ere martxan jarri dugu. Balorazioa oso baikorra
da gure ustetan. Etorkizunean hola jarraitu nahi dugu teknologia berriek,
guraso nahiz irakasle garen aldetik, gure jardunean laguntza handia
eskaini diezaguketelakoan baikaude.
Agur bero bat.
----------------------------------
:: Guraso
Eskola :: AGIPADek gazteekin
drogez nola hitz egin daitekeen bi hitzaldi eskaini zizkigun, Xabier
Ibarzabalek seme-alabek noraino erabaki ahal eta behar duten izan
zuen hausnarketa gai eta Jesus Etxanizek Kalitate Legeak (LOCE) hezkuntza
etapa ezberdinetara ekarriko dituen aldaketak erakutsi zizkigun. Laburpenak
jadanik eskura ditzakezu egitarauaren
atalean. Aurtengo Guraso Eskola bukatu da, balorazioa egin eta
hurrengoa prestatzen hasteko garaia da. Zuen iradokizun eta ideia
guztiak gure foroan
adieraztea eskertuko genuke.
:: Argazkiak
:: Argazki album berriak dauzkagu: Eskiatzen!,
Inauteriak
2004 eta The
World Fair.
:: Erreportaiak
:: Ama,
ez dut ikastolara joan nahi izenburuko erreportaia argitaratu
dugu.
Ez ahaztu azken
orduko albisteen atalean Ikastolari dagokion aktualitatea aurkituko
duzula. Era berean, gogoratu iragarki
taulean ikasleak zoriondu (urtemugetan, kirol garaipenetan...)
edo nahi dituzun ohar guztiak argitara ditzakezula.
Ikastolako familia guztioi pasa dizuegun azken inkestan guraso gutxi
batzuk kexu zeundeten Axular.net bakarrik euskaraz omen dagoelako.
Nahasketa hori zuzendu nahi dugu: gure hasiera orria euskarazkoa izan
arren, goiko aldean hizkuntza aukera aurkituko duzue. Hemen
webgunea gazteleraz ikusi ahal izango duzue. Egia da azken orduko
albisteak soilik euskaraz daudela eta artikulu batzuk gazteleraz edo
euskaraz bakarrik argitaratzen ditugula. Webgunea irakasleok egiten
dugunez, den-dena itzultzea ezinezkoa zaigula ulertuko duzuelakoan
gaude.
Hurrengora arte.

Legezko
oharra: Mezu
hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu
eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak.
Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako
informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu,
mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik
gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa
eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die
inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.