GURASOEN BULETINA (4)

Guraso agurgarriok:
Batxilerrean ikasturtea amaitzear dago. Beste ikasleei bukatzeko oraindik pare bat hilabete falta bazaizkie ere, azterketa eta hautaproben prestakuntza garaia datozkie azken kurtsokoei, gure 14. promozioko kideei alegia. Hori dela eta, buletin honetan unibertsitate orientazioa, hezkuntza zikloei buruzko informazioa eta ikasteko aholkuak sartu ditugu.
Agur bero bat.

----------------------------------

:: Guraso Eskola :: Aurreko buletinean esan genizuenez, aurtengo Guraso Eskola jadanik bukatu egin da. Hala ere, Silvia Ubillosek, Batxilerreko 1. mailan eta DBH 4n sexu heziketan laguntzen digun sexologo eta unibertsitate irakasleak, eman zuen hitzaldiaren txostena bidali digu. Honez gero argitaratu dugu eta, betiko moduan, aurkezpenaren atalean aurkituko duzue. Gure foroan zuen iradokizun eta ideia guztien zain gaituzuela gogoan izan.

:: Argazkiak :: Argazki album berriak dauzkagu: Drogen aurkako publizitate kanpaina, Erroma klasikoaz ikasten, Maketa erakusketa eta Euskararen Udaberriko Jaia.

:: Erreportaiak :: Haurrei zer kontatu izenburuko erreportaia argitaratu dugu.

  • Ez ahaztu azken orduko albisteen atalean Ikastolari dagokion aktualitatea aurkituko duzuela.

  • Orientazio atalean orientazioa zer den, bigarren hezkuntzako espezialitate eta irtenbideak, hezkuntza sistemaren mapa eta etapa guztietako orientazioa zertan datzan ikusi ahal izango duzue: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxiler.

  • Bigarren Hezkuntzako ikasleen eremu pribatuan (12-18 urte bitartekoek pasahitz pertsonalaz sar daitezke) orientazioari buruzko esteka zehatzagoak daude (unibertsitateak, lanbide heziketa, bekak...). Bertan, zuen seme-alabek hezkuntza balibideak, ikasteko aholkuak, irakasleok argitaratutako apunte, ariketak eta testak egiteko gela birtuala... aurkituko dituzte.

  • Hezkuntza proiektuei garrantzi handia ematen diegu. Gure Ikastolan zer proiektutan ari garen lanean ikusi nahi baduzu atal honetan begira ezazu.

    Hurrengora arte.

    Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

    Juan Ezeiza - Webmaster
    Arostegi 10 | 20009 Donostia
    Web: www.axular.net
    e-mail: info@axular.ikastola.net
    tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

    Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.