GURASOEN BULETINA (5)

Guraso agurgarriok:
Batxilerrean kurtsoa bukatu egin da. Azken momentuko azterketak egiteko garaia da, edo eta hautaprobak prestatzekoa. 14. promozioa Ikastolatik laster joango da bere goi mailako ikasketak egitera, lan mundura sartzera... Ekainaren 19an, goizeko 10:30ean, agur ekitaldia izango da Areto Nagusian. Bertan orla eta Ikastolan pasa dituzten urteetako argazkiez egindako DVDa oparituko zaie. Etorkizunean zorte ona opa diegu.
Agur bero bat.

--------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki album berriak dauzkagu: Herri kirolak, Matiako aitona-amonak Ikastolan, Esgrima erakusketa, Txikiak sukaldari eta Miko-Nestléra bisita. Beste album hauen argazkiak berritu ditugu: Bolondres ekintzak eta Gimnasia erritmikoa.
.

:: Erreportaiak :: Ezetz esateko moduak izenburuko erreportaia argitaratu dugu.

  • 2004ko maiatzaren 3an "Donostiako Eskolarteko Hamabosgarren Literatur Lehiaketa Koldo Mitxelena Sari"ko epaimahaiak lan saritu eta aipatuen aukeraketa egin zuen. Bertan gure bi ikasle sarituak eta beste bost aipatuak izan ziren. Informazio gehiagorako hemen begira ezazu.

  • Aurtengo Ikastolaren eguna ekainaren 5ean ospatuko dugu. Ohitura denez, ikasleentzat, besteak beste, krossa, xakea, judoa, euskal dantza, gimnasia erritmikoa eta zientzia dibertigarria izango ditugu; gurasoentzat, pala eta mus txapelketak, eta guztientzat, bazkaria, dantzaldia eta taberna. Informazio gehiago hemen aurkituko duzu.

    Hurrengora arte.


    14. promozioa

    Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

    Juan Ezeiza - Webmaster
    Arostegi 10 | 20009 Donostia
    Web: www.axular.net
    e-mail: info@axular.ikastola.net
    tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

    Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.