GURASOEN BULETINA (6)

Guraso agurgarriok:
2003-04 ikasturtea bukatu da. Uztailaren 15a baino lehenago web guneko datu ia guztiak datorren kurtsokoak izango dira. Azkenak irailean gaurkotuko ditugu. Bigarren Hezkuntzako ikasleen eremu pribatuko menu batzuk ere itxita egongo dira edukiak berritu arte.
2004-05 ikasturteak berri batzuk ekarriko ditu:
-Pili Goñi andereñoa Axularren 30 urte baino gehiago egon ondoren jubilatzen da. Bihoakio hemendik gure esker ona.
-Euskal Sarirako Kalitate Memoria aurkeztu dugu. Urria-azaroan Euskaliteko ebaluatzaileak Ikastolara etorriko dira. Langile, Zuzendaritza eta Kalitate Taldeen esfortzua handia izan da. Bere fruitua izango duelakoan gaude.
-DBH 3ko ikasleek aurtengo "Axular News" urtekaria kaleratu dute. Edizio elektronikoa hemen aurkituko duzu.
-Ikastolaren Eguna arrakasta handiz ospatu genuen. Aurten 450 pertsona baino gehiagok parte hartu genuen. Argazkien atalean irudi batzuk aurkituko dituzu. Partaide eta laguntzaile guztiei mila esker.
Irailera arte! Oporrak ongi pasa!

--------------------------------

:: Bisita Birtuala :: Etxetik irten gabe Ikastola bisita dezakezu.

:: Argazkiak :: Bi argazki album berri dauzkagu: Ikastolaren Eguna eta 3 urteko haurrak eta DBH 2koak elkarrekin.

:: Erreportaiak :: Familiaren egoerari buruzko ikerketa-lana eta Umearen eskubideak izenburuko erreportaiak argitaratu ditugu.

---------------------------

  • DBHko 3 ikasle Coca Colak antolatzen duen Literatur Lehiaketako Euskadiko finalera iritsi dira. Informazio gehiagorako hemen begira ezazu. Nahi baduzu, iragarki-taularen bidez zorion ditzakezu.

  • 14. promozioak Axularren bere ikasketak bukatu ditu. Agurraren ekitaldia datorren larunbatean, hilak 19, ospatuko dugu. Informazio gehiago hemen aurkituko duzu.

    Irailera arte.


    Ikastolaren Eguneko bazkaria

    Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

    Juan Ezeiza - Webmaster
    Arostegi 10 | 20009 Donostia
    Web: www.axular.net
    e-mail: info@axular.ikastola.net
    tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

    Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.