GURASOEN BULETINA (7)

Guraso agurgarriok:
Oporrak pasa dira, eta eskolekin batera gure lehenengo buletin elektronikoa eskura duzue. Ale honetan ikasturtearekin batera web gunean egindako gaurkotze garrantzitsuenen berri eman nahi dizuegu. Informazio gehiena egokitu dugu eta datozen asteotan ere eremu batzuk berrituko ditugu, baina hori hurrengo buletinetan jakinaraziko zaizue.
Gogoratu zuen iradokizun eta ekarpenak ongi etorriak izango direla.
Ikasturte lasai eta emankorra opa dizuegu.

--------------------------------

:: Argazkiak :: Hiru argazki album berri dauzkagu: Aralarrera txangoa eta 14. Promozioaren Agurra eta Enjoy English 2004.

:: Erreportaiak :: Berriro ikastolara erreportaia argitaratu dugu.

:: Guraso Eskola :: Aurtengo Guraso Eskolaren programa prestatzen ari gara. Urriaren buekaeran edo azaroan web gunean ikus ahal izango duzue. Gogora ezazue edozein iradokizun edo kolaboraziotarako eztabaida taldea eskura duzuela.

---------------------------

  • Donostiarekin anaikideturik dagoen Italiako Trentoko Rosmini Hizkuntza Lizeoko gaztelerako 17 ikasle eta 2 irakaslek Axular Lizeoa bisitatu dute. Lagun hauek hizkuntza gutxiengo batzuei buruzko proiektua egiten ari dira. Informazioa hemen aurkituko duzu.

  • Anai-arreben matrikulazio epea irekita dago. Hemen duzu informazio gehiago.

  • Osasun miaketen eta txertoen egutegia menu honetan eskura dezakezu.

  • Beti bezala, etapetako menuetan ordutegi, egutegi, bilera eta abarren informazio berrituak aurkituko dituzu.

  • Aurten, berrikuntza moduan, DBHko Helburu Didaktikoak seme-alaben bitarteaz zuei helarazteaz gain, web gunean argitaratu ditugu. Ikasleen eremu pribatuan daudenez zuen seme-alabei emandako pasahitzez sartu beharko duzue.

    Hurrengora arte!


    Enjoy English 2004

    Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

    Juan Ezeiza - Webmaster
    Arostegi 10 | 20009 Donostia
    Web: www.axular.net
    e-mail: info@axular.ikastola.net
    tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

    Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.