GURASOEN BULETINA (10)

Guraso agurgarriok:
Azaroko buletinean informatzen genizuenez, pasa den hilean Euskaliteko (Kalitaterako Euskal Iraskundea) ebaluatzaileen bisita izan genuen. Azkenean kalitate-agiria lortu dugu, Zilarrezko Qa alegia. Hemendik aurrera gure Ikastola sari hori duten Euskadiko 23 ikastetxeetako bat da, horietako bi Donostian izanik. Abenduaren 20an gure hezkuntza-komunitate osoaren izenean zuzendariak, Jesus Etxanizek, Zilarrezko Qa Lehendariaren eskuetatik jasoko du Bilboko Euskalduna Jauregian.
Une pozgarria izango da, Ikastolak hobekuntza jarraian egindako ahaleginen errekonozimendua jasoko baitugu. Ikasle, guraso, irakasle eta langile ez dozenteak zoriondu eta eskerrak eman nahi dizkiegu. Sari honek guztioi hobetzeko lanean jarraitzeko animoa emango digula ziur gaude.
Zorionak eta urte berri on guztioi!


:: Guraso Eskola :: Guraso Eskolako azken hitzaldien laburpena honez gero eskura ditzakezue: "Nerabezaro eta gatazken konponbidea: gurasoen papera" eta "Haurren agresibitatea eta haur erasotuak".

:: Argazkiak :: Lehen Hezkuntzako ikasleek Erdi Aroko dantzaldia ospatu dute. Album honetan Ikastolako noble-jatorriko zaldun eta dama xarmagarriek Axularreko Jauregian egin zuten dantzaldia ikusi ahal izango duzue.

:: Euskararen Nazioarteko Eguna ::Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Hori dela eta, Axularreko Kultur Taldeak ekintza batzuk antolatu zituen.

:: Danborrada :: 2005eko Haur Danborrada osoko Danbor Nagusia gure ikaslea den Vanessa Carton izango da. Axularreko Danborradari buruzko informazio gehiago hemen daukazu.

---------------------------
  • Ohi denez, Seaskako Egutegia Ikastolako Idazkaritzan salgai dago.

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek dinosauroen maketa ikusgarriak prestatu dituzte. Hemen ikus ditzakezu.

  • Aurten hasi den ekintza berri bat ipuin kontalaria da. Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta, irudian bistan denez, ondo pasatzen dute.

    Zorionak eta urte berri on guztioi!


Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.