GURASOEN BULETINA (11)

Guraso agurgarriok:
Aurreko buletinean Axularrek kalitateari "Zilarrezko Q" izeneko saria lortu duela jakinarazi genizuen. Oraingoan pozteko beste motibo bat daukagu Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak ere kalitateari ohorezko aipamena eman baitigu. Abenduan Ministeritzaren ikuskarien bisita izan genuen. Estatuko ikastetxe pribatu bakar bati kalitatearen saria ematen diote. Aurten ohorezko hiru aipamen ere entregatu dituzte, horietako bat Axular Lizeoari alegia. Ez da Ministeritzak ikastolak saritzen dituen lehenbiziko aldia, ordea, duela urte batzuk ere Ikastolen eleaniztasun programaren materialek bere saria merezi izan baitzuten.
Bolada on honek jarrai dezala espero dugu!


:: Argazkiak :: Urtero bezala, Mari Domingi eta Olentzeroren bisitak izan ditugu. LH 3ko ikasleen Zazpi antxumeen antzerkia ingelesez gurasoen aurrean antzeztu zuten. Batxiler 1eko ikasle boluntarioek, Euskal Dantza Gero Axular Taldeak eta Axular Musika Eskolak Matia Fundazioan Gabonetako Jaialdia antolatu zuten. Bilboko Euskalduna Jauregian Zilarrezko Qa jaso genuen. Azkenik, Donostiako Udaltzaingoak Ikastolan eman zuten Bide Heziketako azken ikastaroan egin zituzten argazkiak bidali dizkigute.
Azkenik, danborrada guztietako argazkiak gure Axular.net-era igo ditugu: txikiena, haur eta helduen danborrada ofizilak eta boluntarioena Matia Fundazioan.

:: Erreportaiak :: Gabonetako oporrei begira bi artikulu argitaratu genituen: Jostailuak erosteko aholkuak eta Abarkak eta buruko zapiak nola lotu. Txertoei eta eskola-osasunari buruzko informazioa ere sakondu dugu, eta gainera higiene buoodentalari buruzko artikulua aurkituko duzue.

:: Danborrada :: Argazki albumez gain, aurtengo Haur Danborrada guztien Danbor Nagusia Axularreko ikaslea den Vanessa Carton izan dela gogoratu. Zoriondu nahi baduzue, iragarki-taulan egin dezakezue. Axularreko Danborradei buruzko informazio gehiago nahi baduzue hemen begira dezakezue.

---------------------------
  • Zirkularraren bidez jakin zenutenez, kuotak aldatu dira. Albistea hemen dago.

  • 11 urtetik gorako ikasleei meningitis C kontrako txertoa jarri zaie. Familia interesatuek baimena eman zuten. Albistea hemen sakontzen da.

  • Gure aisialdi atalean eguraldia, albiste orokorrak, antibirus, postal elektronikoak, kalkulagailuak, bilatzaileak, itzultzaileak eta beste gauza batzuk aurki ditzakezuela gogoratu.

  • Urtarrilarenn 26an, asteazkena, Guraso Eskolako hitzaldiek jarraitzen dute. Kasu honetan Ikastolako irakaslea den Jesus Mari Ansuategik "Eskola eta teknologia berriak: XXI mendeko pedagogiaren erronkak" hitzaldia eskainiko digu, Areto Nagusian arratsaldeko 6etan.

    Hurrengora arte!


    Kalitate sariak jasotzeko ekitaldian

    Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

    Juan Ezeiza - Webmaster
    Arostegi 10 | 20009 Donostia
    Web: www.axular.net
    e-mail: info@axular.ikastola.net
    tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

    Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.