GURASOEN BULETINA (12)

Guraso agurgarriok:
Honez gero dakizuenez, gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2005eko otsailaren 22an egingo da, arratsaldeko 7:00etan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30ean bigarren deialdian, erakundeak Donostia herriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan.
Hona hemen:

GAI ZERRENDA
  • Aurreko Asanbladako Aktaren irakurketa.
  • 2004 Oroitidazkia, Balantze-Egoera eta Galera-Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta emaitzen aplikazioa hala badagokio.
  • Artezkaritza Kontseiluko zati baten berritzea.
  • Kooperatibaren irudi juridikora hainbat dokumentuen egokitzapena: ZHP, Hauteskundeen Arautegia, Barne Erregimen Arautegia. Honen berrezpena hala badagokio.
  • “Balio publikoaren aitorpen” eskaera, kooperatibarentzat.
  • Galdera-erantzunak.

  • Zuen partaidetza espero dugu.

    -----------------------

    :: Argazkiak :: Inauteriko albuma aurtengo argazkiekin berritu dugu. Beste album honetan Gero Axular Euskal Dantza Taldeko argazkiak aurkituko dituzue Lantzeko Inauteria Alderdi Ederren antzeztu baitzuten. Udaltzaingoak argazki hauek bidali dizkigu. Bertan Ikastolan eman zuten Bide Heziketako ikastaroaren irudiak daude.

    :: Guraso Eskola :: Atal honetan hitzaldietako laburpenak biltzen ditugu. Axularreko irakaslea den Jesus Mari Ansuategik eman behar zuen "Eskola eta teknologia berriak: XXI mendeko erronkak" izenburuko hitzaldia, elurra zela eta, martxoaren 9ra arte atzeratu dela gogoratu. Hitzaldien egutegi eguneratua hemen aurkituko duzue.

    :: Haurralde :: Haurralde Fundazioarekin 1997 urteaz geroztik elkartasun proiektu pedagokikoa aurrera daramagu, gure ikasleen baloreetako hezkuntzan eragina duen proiektua, alegia. Oraingoan Haurraldetik laguntzeko modu erraza proposatzen digute. VISA euro 6000 txartelaren bezeroa baldin bazara guztiz dohainik ”Erradicación del trabajo y explotación laboral infantil mediante educación, India” izenburuko proiektuaren aldeko botoa webgune honetan emateko eskatzen dizugu. Boto gehien lortzen duen proiektuak diru saria izango du. Gainera, DBH eta Batxilerreko ikasleak proiektuan parte hartzen ari dira.
    Haurralde Fundazioarekin garatzen ari garen proiektuaz gehiago jakiteko hemen begira dezakezu.
    Haurralde Fundazioaren webgunera hemen sakatuz gero sartu ahal izango zara.
    Proiektu honen irudi batzuk hemen aurkituko dituzu.
    Ikasle baten idazlana irakurtzeko hemen begiratu..

    ---------------------------

  • Hurrengo ikasturteari begira Axular.neteko eremu batzuk hobetu eta berregituratu nahi ditugu. Hori dela eta, webgunea hobetzeko edozein iradokizun ongi etorriko zaigu. Horretarako foro hau daukazue. Ideia guztiak kontuan hartuko ditugu eta gure posibilitateen arabera zuen nahiak betetzen saiatuko gara.

  • Ikastolen Federazioak antolatzen dituen ingeles, frantses eta euskara praktikatzeko udalekuetarako matrikula jadanik irekita dago. Informazio zehatza eta inskripzio buletina hemen aurkituko dituzu.

  • Datorren otsailaren 23an, asteazkena, Guraso Eskolaren barruan "Alzheimerrarekin elkarbizi" izenburuko hitzaldia egongo da. Matia Fundazioko psikologoak diren Maider Matillak eta Carmen Hernándezek emango dute hitzaldia Areto Nagusian 18:00etan. Ekitaldi hau Matia Fundazio eta Axular Lizeoaren arteko kolaborazioaren ondorioa da, Belaunaldien Arteko Bolondres Programa bezalaxe. Programa horretaz gehiago jakin nahi baduzu, hemen begira dezakezu.

  • Buletin hau erredaktatzeko unean Axular.net 78.000 bisitara iristen bada ere, urtarrilean 75.000ra heldu zen. Gurasoen Buletina 300 familia baino gehiago jasotzen ari zarete, Ikastolako familien ia %60a. Datu horiek gure aurreikuspen baikorrenak gainditu dituzte, eta horregatik webguneari eman diozuen harrera ona eskertu nahi dizuegu.

    Hurrengora arte!


    Lizentziatuak paraninforako bidean.

    Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

    Juan Ezeiza - Webmaster
    Arostegi 10 | 20009 Donostia
    Web: www.axular.net
    e-mail: info@axular.ikastola.net
    tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

    Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.