Guraso agurgarriok:
Martxoarekin batera aurtengo Guraso Eskola ere bukatzen da. Mila esker zuen partaidetzarengatik. Ez ahaztu datorren kurtsoari begira proposamenak honez gero
foro honetan egin ditzakezuela.
Azken astean familia guztioi seme-alaben argazki bana eskatu dizuegu gure datubase eta webgunerako. Datorren ikasturtearen hasieran Axular.net-en egongo diren hobekuntzetako bat urtebetetzeetan ikasleak zoriontzea izango da. Jakinaren gainean izango zaituztegu.
Mila esker zuen erantzun onarengatik.
:: Argazkiak
::
Haur Hezkuntzako ikasleak Txiki Parken ibili direnez, andereñoek egindako argazki batzuekin album hau osatu dugu. Bestalde, bi urtekoak Indiana Bill parkean izan dira, album honetan ikusten denez. 4 urtekoek zirkoa prestatu dute Ikastolatik irten gabe.
Korrika Txikia ospatu genuen. Hemen argazkiak ikusiko dituzue.
Eskiatzera joan ez diren DBH 1 eta 2koak
Aiako Harrian izan dira.
Azkenik, soinketa erritmikoko albumeko argazkiak eguneratu ditugu.
:: Guraso
Eskola :: Aipatu bezala, aurtengo Guraso Eskola bukatu da. Azken hitzaldien laburpenak prestatzen ari gara. Hemen aurkituko dituzue.
---------------------------
-LH 3 eta 4ko ikasleentzat txirrindularitza ikastaroa egiten ari da, ostiraletan arratsaldeko 6etatik 7ak arte. Dohainik da. Informazio gehiago
hemen.
-Irutxuloko Hitza egunkariaren aldeko kanpaina egin dute Ikastolako Kultur Taldeko ikasleek.Talde berak Euskararen Udaberriko Festa antolatu du.
-Frantzia eta Italiako ikastetxekin trukaketak egiten ari gara. Albiste honetan informatzen dugu.
-Axularreko Gero Dantza Taldea espektakulu berria antolatzen ari da. Gurasoentzat antolatutako bilera batean proiektua azaldu da. Apirilean Sasi artean emanaldiaren estrenoa izango da. Data zehatza daukagunean jakinaraziko dizuegu.
Aste Santuko oporrak hastera doaz eta gutxi barru azken hiruhilean sartuko gara. Beraz, ongi pasa eta apirilera arte.
Hurrengora arte!

Joan Mari Irigoien idazlea Ikastolan.
Legezko
oharra: Mezu
hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu
eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak.
Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako
informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu,
mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik
gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio
osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak
ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro
jaso nahi ez baduzu hemen
klikatu eta e-maila bidali.