GURASOEN BULETINA (14)
Guraso agurgarriok :
Aste Santuko oporrak atzean geratu dira, eta 2004/05 ikasturtearen azken txanpan sartu gara. Kurtso bukaera luzea izango da, Batxilergoko ikasleentzat izan ezik, maiatzean bukatuko baitute. Geroxeago, azterketak eta hautaprobak etorriko dira, 2. mailakoen kasuan.
Bestalde, El Mundo egunkariak
kalitatezko hezkuntza-zentroei eskainitako ale berezi batean gure Ikastola aipatzen du Esteka honetan edizio digitala ikus ahal izango duzue.
Betiko moduan, azken asteotako gure webguneak izan dituen berrikuntza aipagarrienak eskaintzen dizkizuegu.
---------------------------------
::
Argazkiak
:: FORUM TEATRO antzerki taldearen bisita izan dugu. MUSEUM DAY antzezlana LH eta DBH 1. zikloko ikasleei ingelesez eskaini diete. Album honetan irudi batzuk ikus ditzakezue.
Perigueux-eko Anne Franck ikastetxeko 15 ikasle eta hiru irakasleen bisita izan genuen
Hezkuntza trukaketaren gure programaren barruan batxilerreko Axularreko 21 ikasle eta 3 irakasle Trento astebete pasa dute, Rosmini Hizkuntza Lizeoak gonbidaturik. Argazki album bat eta bi ikaslek egindako bisitaren kronika aurkituko dituzue.
Gimnasia Jazz albumeko irudi batzuk berritu ditugu, baita Matia Fundazioaren burutzen ditugun bolondres ekintzena ere.
:: Erreportaiak :: Umeengan gurasoen banaketak izan dezakeen eraginari buruzko erreportaia argitaratu dugu . Bertan adinaren araberako erreakzio posibleak, baita egoerari aurre egiteko aholkuak ematen dira.
:: Haurralde :: Haurren aitordetzaren proiektu pedagogikoan azken zortzi urteotan lanean ari gara. Proiektu honen bidez, Bigarren Hezkuntzako gure ikasleek, hau da, 12 eta 18 urte bitartekoek, elkartasuna praktikatzeaz gain, asko ikas dezakete. Horretarako, Haurralde Fundazioarekin kolaboratzen ari gara. Beraiek guraso eta ikasleentzako hitzaldi eta ikastaroak eskaintzen dizkigute. Webgune txiki bat prestatu dugu DBH 1ean Haurraldeko langileek erakutsi zituzten azken argazkiez baliatuz.
---------------------------

Haurralde Fundazioak emandako azken hitzaldiaren irudia.
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.