GURASOEN BULETINA
(15)
Guraso agurgarriok :
Hilero bezalaxe Axular.net-eko azken berrikuntzak erakustera gatozkizue.
Hurrengora arte.
---------------------------------
::
Argazkiak
:: Zilarrezko Q kalitate agiriaren banaketa ekitaldiaren irudiak, Matiako aitona-amonen bisita Ikastolara, Zugarramurdi eta Sarara DBH 2. zikloko ikasleen txangoa eta Gero Axular Euskal Dantza Taldearen "Sasi artean" izeneko ikuskizunaren estrenaldiaren argazkiak.
::
Erreportaiak :: Psoriasiari buruzko artikulu berria argitaratu dugu. Osasun atalean artikulu interesgarri gehiago aurkituko dituzu.
:: Guraso Eskola :: Aurtengo Guraso Eskola martxoan, Silvia Ubillos sexologoak egindako txostena jaso berri dugu. Hemen aurkituko duzue.
---------------------------
-Ohi denez, Ikastolaren Eguna ekainaren lehenengo larunbatean ospatuko dugu, hau da, 4ean. Zehaztapen gehiago hemen.
-Maiatzaren 5ean Hezkuntza Sailburuordea, Abel Ariznabarreta, Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaria, Juanjo Arrizabalaga, eta Euskaliteko Gabriel Beldarrain Ikastolan izan ziren Zilarrezko Qaren diploma eta agiriak entregatzeko. Hona hemen albistea.
-Axularreko Kultur Taldeak "Xurrumurru berri papera" argitaratu du. Bertsio elektronikoa ikusteko hemen klikatu.
-Datorren 21ean 17:30etan Antiguako Olarain Ikastetxe Nagusian duela gutxi estreinatu zen "Sasi artean" haurren ikuskizunaren bigarren emanaldia izango da.
-Datorren 20an Trentoko Rosmini Hizkuntza Lizeoko ikasleek bisitatuko gaituzte. Aurreko buletin batean adierazi genuenez, gure ikasleak Trenton izan ziren duela aste batzuk. Bisita haren informazioa Imanol Jiménez eta Jon Gagok idatzitako artikulu honetan aurkituko duzue.

Jesus Etxanizek Zilarrezko Qaren agiria jasotzen du.
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.