GURASOEN BULETINA (16)

Guraso agurgarriok:
Ikasturtea bukatzear dago. Batxilergoko 15. promozioak beren azterketak amaitu eta Ikastolatik badoaz. Beste ikasleak ere beren klaseak burutzen ari dira.
Zerbait behar baduzue, irakasleok goizez uztailaren 6ra arte izango gara Ikastolan, eta Idazkaritza uztailaren 22ra arte 9:30etik 13:30era irekita izango da.
Gutxi barru Axular.net-eko Bigarren Hezkuntzako ikasleen eremu pribatua itxiko dugu aldaketa batzuk egitearren. Udan itxura eta funtzionalitateak hobetuko ditugu. Informazio sakonagoa iraileko buletinean jasoko duzue.
Proiektuz beteriko ikasturtea izan da amaitzen ari dena. Ez genuke agur esan nahi zuen laguntza eta konfidantza eskertu gabe.
Mila esker eta uda ongi pasa.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Euskaraz Bizi kanpainaren barruko ekintzak DBH eta HHren artean, Trentoko Rosmini Institutuko trukaketa ikasleak Axularren, Chocolate party, Coca Cola literatur saria, Ikastolaren eguna, LH 2ko ikasleak piszinan eta Astitzen.

---------------------------

-Datorren ekainaren 25ean, ostirala, 11:30ean Areto Nagusian Axularreko 15. promozioaren agurra izango da. Ekitaldia zuzendari, lehendakari eta azken bi tutoreek gidatuko dute. Beraiek eta promozioko bi ikaslek bertan bildutako irakasle eta gurasoei hitz batzuk zuzendu ondoren, promozio honek Ikastolan bizitako urteei buruzko argazkiez osatutako DVDa erakutsiko da. Azkenik, oroigarri moduan, orla, DVDaren kopia eta luma emango zaie eta hamaiketako batez ekitaldia bukatuko da.
Guztioi zorte ona opa diegu!

-Axular News, DBH 3ko ikasleek argitaratzen duten aldizkaria honez gero kalean dago. Edizio elektronikoa ikusteko hemen klikatu.

-Maialen Porroyk, LH 4. mailako ikaslea denak, Udalaren Bide Heziketako saria jaso du. Informazio gehiagorako hemen begiratu.

-Irati Salsamendik, DBH 2ko ikaslea denak, Euskal Herriko finalean Coca Cola Literatur Lehiaketako bigarren saria merezi izan du. Beste bi ikasle ere finalistak izan ziren: Laura Narvaez eta Ane Saez de Zaitegi. Hemen horri buruzko artikulua aurkituko duzu.

-Axularreko saski-baloi bi talde Gipuzkoako finalistak izan dira. Hona hemen albistea.

-Gogoratu saritu eta finalista guztiak zoriontzeko iragarki taula erabil dezakezula.

-2005-06 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzetarako matrikula irekita dago. Informazio gehiago hemen.

Irailera arte!



Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.