GURASOEN BULETINA
(17)
Guraso agurgarriok:
2005-06 ikasturtea hastear dago. Axular.net webguneari dagokionez, berrikuntzez beteta dator. Modu ona da 100.000 bisiten muga gainditu ditugula ospatzeko.
Seguru asko ikusi duzue webgunearen itxurak aldaketa nabarmenak izan dituela. Diseinu eta koloreez gain, funtzionalitate berriak erantsi eta eremu pribatuen kopurua handitu dugu. Lehen bigarren hezkuntzako ikasleentzako eremu bat eta irakasleentzako beste bat genituen. Bertan azken horiek ikasleentzako apunteak, ariketak, testak eta inkestak argitaratzen zituzten. Hemendik aurrera maila bakoitzak bere eremu propioa dauka, eta nahi adina eremu berri sor dezakegu.
Hainbeste aldaketekin, buletin zaharreko lotura batzuek ez dute ongi funtzionatuko, edo Axular.net barruko helbideren bat gordeta bazenuten, indarrean ez egotea eta errebisatu behar izatea gerta liteke.
Familiek beren seme-alaben espedienteak kontsultatzeko aplikazio bat garatzen ari gara. Kontsulta, jakina, konfidentziala eta pasahitzaren bidezkoa izango zen. Aplikazio beraren bidez tutore eta gurasoen arteko komunikazioa egin ahal izango da jarraipen berezia beharrezkotzat jotzen den kasuetan. 2005 urtea bukatu aurretik prest izango delakoan gaude. Esperientzia piloto hau oraingoz bigarren hezkuntzan bakarrik ezarriko da.
Beste berrikuntza bat batxilerrean prestatu dugun ikasgela birtuala da. Bere helburua bikoitza da: gelako edukiak modu erakargarri batean indartuz ikasleei laguntzea, eta unibertsitatean aurkituko duten lan egiteko beste modu bat erakustea. Horretarako ikasgela birtuala hiru tresna motaz hornituta dago:
-Komunikazio-tresnak: ikasleen arteko eta ikasle-irakasleen arteko komunikazio ahalbidetzen dutenak (barne posta, txat, inkestak eta foroak). Tresna hauek guztiak irakasleak berak moderatzen ditu. Aktibitateen erregistroa ere gordetzen da, lan-tresnak izan daitezen eta ez elementu ludiko hutsak.
Gainera, ikasle guztientzat e-mail helbideak sortu ditugu.
-Informazio-tresnak: irakasleari gelako edukiak zabaldu eta indartzeko helburua dutenak (web orriak, testuak, liburu elektronikoak, ikasgaiak, audio eta bideo artxiboak...).
-Lan-tresnak: hauen bidez ikasleak zereginak burutu ditzake eta irakasleak ebaluatu ahal izango ditu (azterketak, tailerrak, egunkariak, glosategiak, wikiak, ariketak..).
Ulertuko duzuenez, ikasgela birtuala oso esperientzia berria izanda, oraingoz irakasleek sortutako ikastaro gutxi dago. Hurrengo hilabete eta urteotan aplikazio honen etekin errealak ikusiko ditugu.
Bistan da berrikuntza ugari hauekin akatsak egongo direla edo zalantzak sortuko direla. Edozer argitu nahi baduzue, e-mail honetan gurekin harremanetan jar zaitezkete: info@axular.ikastola.net.
Datozen buletinetan informazio gehiago helaraziko dizuegu.
Agur bero bat.
---------------------------------
:: Argazkiak :: 15. promozioaren agurra eta Gero Axular Euskal Dantza Taldea Frantziako Gannat Festibalean azken bi albumak dira. Diario Vasco egunkariak aktibitate horri artikulu bat dedikatu zion. Hemen aurkituko duzue.
Hemendik aurrera album guztiak helbide honetan egongo dira. Ikusteko hiru modu daude: galeria, aurkezpena eta diapositiba. Zuen gustukoak izatea espero dugu.
:: Urtebetetzeak :: Axular.net-eko funtzionalitate berri batek urteak betetzen dituzten haurren argazkiak erakusten ditu, eta zoriontzeko aukera ematen du gure iragarki taularen bidez. Asteko urtebetetzeak hemen ikus daitezke.
---------------------------
Uztaileko zirkularrean adierazi zenez, ikasturtea irailaren 12an hasiko da. Webguneko informazio gehiena eguneratuta dago. Falta de gutxia klaustroek erabakiak hartu ahala jakinaraziko dizuegu.
Ikasturte haisera ona opa dizuegu.

Gero Axular Dantza Taldeko haurrak dantzari siberiarrekin Gannateko Festibalean
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.