GURASOEN BULETINA
(18)
Guraso agurgarriok:
Ikaturtearen lehenengo hiruhilearen erdian gaude. Horren froga: geletako lehenengo bilera orokor gehienak honez gero egin dira (esteka honi jarraituz eta dagokion etapan klik eginez, bileren ordutegi eta datak aurkituko dituzue).
Azken buletinean azaldu genituen proietuekin aurrera goaz.
Ikasgela birtuala jadanik errealitatea da. Bisitari moduan sartu nahi baduzue hona hemen helbidea: www.axular.org.
Hurrengo buletinean aurtengo Guraso Eskolako programa jakinaraziko dizuegu, oraindik ixten ari gara eta.
---------------------------------
:: Argazkiak :: Album berriak: DBH 1eko ikasleek bi egun pasa dituzte Lizarran eta lehen sorospenen ikastaroa Axularreko irakasleentzat.
:: Eskolaz kanpokoak :: Eskolaz kanpoko aktibitateak dagoeneko martxan daude. Esteka honetan ordutegi eta egutegiak kontsulta daitezke.
:: Artikuluak :: Haurren kolikoei buruzko artikulu berri bat argitaratu dugu.
:: Helburu didaktikoak :: DBHko 1. ebaluazioko helburu didaktikoak eskura ditzakezue. Ohi denez, ikasleen eremu pribatuan daude. Zuen seme-alabaren pasahitza erabiliz, goiko eskuinaldeko menuetan aurkituko dituzue.
---------------------------
-Guraso talde bat Ikastolan euskarazko ikastaroa antolatzen ari da. Informazio gehiago hemen.
-2005-06 Beka-deialdirako inprimakiak idazkaritzan daude. Albistea hemen sakontzen da.
-Hile honen 16an Nafarroa Oinez ospatuko da. Informazio zehatza bere webgunean dago: www.nafarroaoinez.net.
Gure webgunearen informazio osoa 2005-06 ikasturtekoa da. Eguneratze prozesua bukatu da. Egindako aldaketei buruzko iritzia eman nahi badiguzue, hemen inkestatxo bat dago. Edozein iradokizun edo zalantza baduzue, helbide honetara jo dezakezue: info@axular.ikastola.net.
Hurrengora arte.

Ikastolako irakasleak lehen sorospenen ikastaroan
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.