GURASOEN BULETINA (19)
Guraso agurgarriok:
2005-06ko Guraso
Eskola martxan dago. Buletin honetan egutegiaz eta hitzaldien
laburpenez informazioa ematen dizuegu. Bestalde, haurren
danborradako entsaioak hastera doaz eta Gero
Axular Dantza Taldeak gabonei begira baserritarren arropako azoka
txikia ireki du.
Azken buletinean guraso talde batek euskara ikastaro bat antolatu
nahi zuela esan genizuen. Zorionez, arrakasta izan dute taldea osatzeko
garaian eta astean lau aldiz Ikastolan eskolak dauzkatu. Asko ikasi!
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Argazki album berriak: Bide
heziketa, DBH
2ko ikasleak Ezkion, LH
4ko ikasleak Donostialdea ezagutzen, igeriketa
ikastaroak LH 3 eta 4n eta DBH
2koen txangoa Etxarri Aranatzera.
:: Guraso
Eskola :: Azaldu dugunez, aurtengo Guraso Eskola hasi
egin da. Egutegia hemen
aurkituko duzue. "Esfortzuan hezi" izenburuko lehenengo
hitzaldiaren laburpena helbide
honetan zuen esku dago, aurreko urteetako beste 34 laburpenekin
batera.
---------------------------
-Aurten ere Bigarren Hezkuntzako ikasleek India eta
Eritreako 12 haur Haurralde Fundazioaren bitartez apadrinatu dituzte.
Informazio gehiagorako hemen
begiratu.
-SOS África GKEren eskutik urteroko arropa-bilketa
kanpaina burutu dugu. Mila esker guztioi lortutako arrakastarengatik.
-Gero Axular Dantza Taldeak gure webgunean "Sasi
Artean" izenburuko ikuskizunaren bideo motz bat argitaratu du.
Hona
hemen.
-Europako Dastamenaren Eguna dela eta, gure ikasle
ohi eta Urepel Jatetseko sukaldaria den Peru Almandoz eta Eneko Irizarrek
Lehen Hezkuntzako neska-mutilei osasun,
elikadura eta sukaldaritzako klasea eman zieten. Ikasle ohiak
irakasle lanean ikusteak benetan gustua ematen du.
-UNICEF eta Correosek hirugarren mundurako eskola-materialaren
bilketa kanpaina egiten ari dira. Informazio gehiago hemen.
Hurrengora arte.

Afrikarako arropa biltzen
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.