GURASOEN BULETINA (20)

Guraso agurgarriok::
Urtea amaitzen ari da, eta berarekin batera kurtso honetako lehenbiziko lauhilabetea. Oporrak abenduaren 20an hasiko dira eta urtarrilaren 9an bukatu. Azken egunean, asteartean, eskolak goizez soilik izango dira. Gogoratu egun horretan jangela-zerbitzurik ez dela izango, baina ume guztiei txistorra emango zaie hamaiketako moduan. Txikiak baserritar eta artzainez jantzita etorriko dira (ez ahaztu txapelak eta zapiak bezalako osagarriak beraien izenez markatzea).
Bestalde, Olentzerori Antigua auzoan 23an egingo zaion harreran parte hartzen animatu nahi zaituztegu. Pio Barojako zuhaiztitik arratsaldeko 7etan abiatuko da. Aukera ona izango da haurrek ikastolan ikasitako abestiak praktikatzeko.
Urtero bezala, Batxilerreko boluntarioek, Axular Musika Eskola eta Gero Axular Dantza Taldearekin batera Eguberriko jaialdia antolatzen dute Matia Fundazioan. 23an izango da.
Azkenik, Geroko dantzariek 24ko Olentzeroren kabalgatan parte hartuko dute. Loiola kaletik 18:00etan abiatuko dira.
Jarraian Axular.net-eko berrikuntzak zerrendatzen dizkizuegu.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Album berriak: Dinosauroen maketak LH 1ean, Erdi Aroko dantzak LH 2n, txikienek asteazkeneko fruituak meriendatzen, 4 eta 5 urtekoak ondartzara doaz, Txiki parkera! eta Mari Domingi Ikastolan. Jaietan beste albumen bat ere argitaratuko dugu. Erni ibili!

:: Guraso Eskola :: Nerabeak eta publizitateaz eta emozioen hezkuntzaz izan diren hitzaldien laburpenak esteka honetan aurki ditzakezue.

:: Artikulu orokorrak :: Urteko sasoia apretxatzen dugu baserritarren jantzien abarkak nola jarri eta buruko zapiak nola lotzen diren gogoratzeko, eta jostailuak erosteko aholku batzuk emateko. Gainera, esteka honetan zuen seme-alabek jasotzen dituzten jostailuei buruzko inkesta batean parte har dezakezue.

---------------------------

-Gure zuzendariak, Jesus Etxaniz, ikastetxe desberdin eta irakasle-eskola bat bisitatu zituen Finlandian, Euskal Herriko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioak antolatutako ekitaldi baten barruan. Informazio gehiagorako hemen klikatu.

-Ohi denez, Seaskako egutegia Idazkaritzan salgai daukazue. Gogoratu egutegi horren salmentarekin bildutako dirua Iparralde eta Nafarroako ikastolentzat dela.

-Xurrumurru, Axularreko Kultur Taldeak argitaratzen duen aldizkaria, bere bigarren alea eskura daukazue. Esteka honetan irakur daiteke. Talde berak Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, ikastolan ekitaldi batzuk antolatu zituen. Albistea hemen sakontzen da.

-Axularren Kirol Gipuzkoarraren Lehen Jardunaldiak ospatu ditugu. Esteka honetan programa dago, eta beste honetan artikulu bat.

-Lehen Hezkuntzako haurrek plastikoa birziklatzeko edukigailu berria daukagula jakinarazten digute. Hona hemen informazioa.

-Euskalitek, kalitaterako euskal iraskundeak, Axularreko webgunearen erabilpen pedagogiko eta komunikatiboari buruzko azalpen bat aukeratu du "Kudeaketa Onen Bigarren Topaketetarako". Esteka honetan informazio gehiago dago.

Familian jai zoriontsuak pasa ditzazuela opa dizuegu. Zorionak eta urte berri on!

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.