GURASOEN BULETINA (22)
Guraso agurgarriok:
Ohi denez, urteko lehen hiruhilekoa ospakizunez kargatuta datorkigu.
Gabonak bukatutakoan San Sebastian izan genuen. Horren ondoren, Santa
Ageda etorri eta inauteriak gainean ditugu. Ikusiko duzuenez, argazki-albumak
danborjolez, abesbatzez eta elurraz beteta dauzkagu.
Bestalde, eta gure ikasgela
birtualaren arrakasta ikusirik, esperientzia DBH 4ra hedatzea
erabaki dugu. Oraingoz, natur zientzietako ikastaro bat prest daukagu,
eta laugarren mailako ikasle guztiak plataforman matrikulatuta daude
eta e-mail helbidea badute. Gutxi barru pasahitz pertsonalak eta posta
elektroniko helbideak banatuko zaizkie.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Album berriak: Haur
eta helduen danborrada ofizialak, txikienen
danborrada, Haur
Hezkuntza eta DBHko ikasleen arteko topaketak, Santa
Ageda, Onttira
txangoa eta eskiatzera!
:: Guraso
Eskola :: "Haurrei ipuinak nola kontatu" eta
"Bikote harremanen eragina seme-alabengan" izenburuko hitzaldien
laburpenak argitaratu ditugu. Hemen
hitzaldien egutegia aurkituko duzue, eta hemen
aurreko hitzaldietako laburpenak.
:: Artikulu
orokorrak :: Haurren
hitz toteltasunari buruzko artikulu bat argitaratu berri dugu.
---------------------------
-Ez dago inoiz soberan Ikastola barruko trafiko-arauak
gogoraraztea: esteka
honetan istripuak nola saihes daitezkeen azaltzen da, eta beste
honetan aparkamendu-, sarrera- eta irteera-arauak aurki ditzakezu.
Istripuak aurreikustea eta sarrera eta irteerako trafikoa errazagoa
izatea guztion lana da.
-Otsailaren 22an Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia
izango da. Deialdia hemen
aurkituko duzue. Gogoratu Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen estatutoak
Historia
atalean zuen esku daudela edo, nahiago baduzue, esteka
honetan bertan.
-Otsailaren 26an euskal dantza taldeak Lantzeko inauteria
udaletxeko terrazan antzeztuko du. Kontxako erlojuetatik 11:45ean
aterako dira. Ekitaldia 13:00ean bukatuko da.
Gero Axular taldeak euskal dantza ikastaroan parte hartzen ari diren
gurasoentzako dantza-afaria antolatu du. Martxoren 4an Astigarragako
Rezola sagardotegian izango da.Taldeko musikariek afaria alaituko
dute. Ikasitakoa praktikatzeko aukera ona da, baita aitzakia ezinhobea
giro onean afaldu, kantatu eta dantzatzeko. Informazio gehiagorako
bere webgunean
begiratu.
Hurrengora arte.

Urtero legez Santa Agedako abesbatzek Ikastola kantuz
bete zuten.
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.