GURASOEN BULETINA (24)
Guraso agurgarriok:
Aste Santuko oporrak datozenez, gure buletin honen igorpena zertxobait
aurreratu dugu. Oporren bezperan eta ohitura denez, Udaberriko
Festa ospatuko dugu, Axularreko
Kultur Taldeak antolatua.
Bestalde, apirila albiste on batekin etorri da: gure webguneak 150.000
bisita izan ditu. Martxoko trafikoa ia 9.000 bisitara iritsi zen eta
igotzen jarraitzen du. Duela hiru urte proiektu honi hasiera eman
genionean gure aurreikuspen baikorrenak ez ziren kopuru hauetara hurbildu
ere egiten.
Mila esker zuen laguntzarengatik.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: The
World Fair eta Erroma
klasikoaz ikasten izenburuko albumak berritu ditugu.
Horrez gain, Budapesteko Zurgó
taldeak eskaini digun dantza
hungariarren tailerreko irudien albuma hemen aurkituko
duzu. Zurgó
talde ospetsuak Euskal Herrian zehar burutzen ari zen biran une bat
bilatu zuen Axularrera etortzeko. Beste album batean Haur
Hezkuntzako ikasleak Txiki Parken ikus ditzakegu, LH
5. eta 6. mailakoak Chillida Lekun eta 3
urtekoak mazedonia jaten elikagaiez ikasi eta gero.
:: Artikulu
orokorrak ::
Onikofagiaz, hau da, azkazalak jatearen ohituraz artikulu berri bat
argitaratu dugu.
:: Ikasleok
egina :: DBH 3ko ikasleek San Telmo museoak antolatutako
giza eskubideei buruzko hormirudi-lehiaketan parte hartu eta hiru
sari lortu dituzte. Hormirudi guztiak hemen
daude. Albistea esteka
honetan sakontzen da.
---------------------------
-Dantza hungariarren tailerraren argazkiak gorago
aipatu ditugu. Esteka
honetan informazio gehiago dago.
-Auzolagunek, gure jangela zerbitzua
hornitzen duen entrepresak, hegaztien gripea dela eta, hegazti-okela
eta arraultzen kontsumoaz informatzen digu. Hona
hemen bidali diguten oharra.
-Gure ikasle ohia den Aitor Mitxelenak
Espainiako 21 urte azpiko mahai-tenis txapelketan brontzezko domina
lortu du. Albistea hemen
aurkituko duzue.
-Gero
Axular taldeko dantzari eta musikariek Biarritz
Olympique rugby taldea animatu zuten Anoetan Ingalaterrako
Sale Sharks taldearen kontra jokatu zuen Europako txapelketako final
laurdeneko partidan. Hemen
albistea dago, eta esteka
honetan argazki-albuma.
-Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo Udalekuetarako
matrikulazio kanpaina ireki du.
-Naroa
Agirre pertigista ospetsuak apirilaren 7an, Udaberriko
Festa dela eta, Axular bisitatuko du. Eliteko atleta
eta Goenkaleko antzezlea izateagatik ezaguna den Naroa
LH 5. eta 6. mailako neska-mutilekin solastuko da.
-Pasa den martxoan Ikastolako hustuketa simulazioa
egin genuen. Hustuketa-plana arriskuen prebentzio-planen barruan kokatzen
da. Ekitaldia aprobetxatu dugu Axular.neten
hustuketari buruzko atal bat argitaratzeko. Bertan informazioa eta
larrialdietako irteeren planoak txertatu ditugu.
Esteka honetan aurkituko duzue.
Oporrak ondo pasa!

Zurgó
talde hungariarrak tradiziozko beren dantzak erakutsi zizkigun.
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta e-maila bidali.