GURASOEN BULETINA (25)
Guraso agurgarriok:
DBHko 1. eta 2. mailetan datorren ikasturtean Bigarren Hezkuntza osora
hedatuko dugun esperientzia martxan jarri dugu, gurasoek nota-buletinak
eta irakasleen oharrak webgunearen bidez kontsultatzeko zerbitzua
alegia. Familia bakoitzak pasahitz pertsonalaz bere seme-alabari dagozkion
buletin eta oharrak ikusi ahal izango ditu, noski.
Xabier Larretxeak, DBHko koordinatzaileak, gelako azken bilera orokorretan
proiektua gurasoei azaldu zien. Beren iritzi eta iradokizunek irailetik
aurrera zerbitzua berme guztiarekin eskaintzen lagunduko digu.
Bestalde, ikasle gehienentzat klaseek ekainera arte iraungo badute
ere, Batxilergoko eskolak honez gero bukatu dira. Hemendik aurrera
azterketen, errekuperazioen eta hautaproben bolada izango da.
Zorte on guztioi!
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Album berriak: LH
5 eta 6. mailetako haurrak Chillida Lekun, acrosport,
Udaberriko
Festa Euskaraz, maketen
erakusketa, Matiako
aitona-amonak Ikastolan, Axularreko
Danborrada Laudion, 2
urtekoak Indiana Bill Parkean eta frantseseko
ikasleak Futuroscopen.
:: Artikulu
orokorrak :: Umeekin bidaiatzeko aholkuez artikulu
bat argitaratu dugu.
:: Guraso
Eskola :: Aurtengo sexu-heziketako
txostena jadanik irakur daiteke.
----------------------------------
-Udaberri-Indarlan taldeak antolatzen duen argazki-lehiaketan
DBHko hiru ikasle saritu dituzte. Esteka
honetan albistea sakotzen da.
-Claudio Artesanok, ikastolako lehendakari ohiak, Aieteko
historiari buruzko erakusketa bat aurkeztu du Katxola baserrian. Aiete,
argazkietan presente erakusketari buruz gehiago jakiteko
hemen
sakatu.
-Gero Axular Dantza Taldeko Sasi Artean ikuskizuna Hernaniko
Biteri Kultur Etxean aurkeztu da. Hona
hemen albistea.
-Batxilergo 1eko ikasleen aurtengo bolondres programa
bukatu da. Informazioa nahi izanez gero, proiektuen
ataleko menu
honetan aurkituko duzu.
-Maiatzaren 9an Europaren Eguna ospatu zen. Axularren
ere ekintza batzuk antolatu genituen. Informazio gehiago esteka
honetan.
-Ikastolako bi talde eta bi jokalari Kontxako hondartza-futbol
txapelketan sarituak izan dira. Zehaztasunak albiste
honetan.
-Ikastolaren Eguneko bazkarirako apuntatu nahi baduzu,
epea ireki egin da. Fitxa hemen
aurkituko duzu. Datozen egunotan ekintzen programa osoa argitaratuko
dugu.
Hurrengora arte.

Matia Fundazioko aitona-amonak Ikastola bisitatzen.
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro
jaso nahi ez baduzu hemen
klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik
asko.