GURASOEN BULETINA (26)
Guraso agurgarriok:
2005-06 ikasturtea bukatzen ari da. Aurrekoak bezalaxe, proiektuz
betetako ikasturtea izan da. Batxilergoko
16. promozioak Ikastola utzi du unibertsitatera, lanbide moduloetara
edo lan mundura joateko. Beraiek izan dira Eleanitz
proiektuarekin 4 urterekin ingelesa ikasten hasi ziren lehenbizikoak,
baita ikasgela birtuala
erabiltzen eta Europako ikastetxeekin hizkuntza-trukaketak burutzen
aurrenak ere. Hautaprobetako ohiko deialdira aurkeztu diren guztiek
azterketak gainditu dituzte. Zorionak!
Ekainaren 17an Miramoneko Parke Teknologikoan agurtu genituen. Beraiei
eta beren familiei Beti arte esan genien. Beste guztioi Irailera
arte! esaten dizuegu.
Oporrak ongi pasa!
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Album berriak: Hondartza-futboleko
finaletan txapeldunak, Chocolate
Party, LH
6koak Pagoetan, St
Chamond-eko ikasleekin frantseseko trukaketa, DBH
eta HHkoak elkarrekin, Ikastolaren
eguna, Saskibaloiko
San Luis txapelketa, Pagoetako
erletegiak, LH
5 eta 6koak Urgullen, LH
1ekoak Beizaman eta 16.
promozioaren agurraren ekitaldia.
:: Artikulu
orokorrak :: Oporretan ikasteko komenigarritasunaz artikulu
bat argitaratu dugu.
:: Ikasleok
egina :: Atal honetan ikasleen lan batzuk argitaratzen
ditugu. DBHko ikasleek webgunean zuzenean argitaratzen dute. Azkeneko
lanak: lore
zimeldua, lore berpiztua, lau
urteko haurrek lanbideez ikasten dute eta musika-estiloak.
:: Haurralde
:: Aitordetza-programari
dedikatzen diogun atalean Haurralde
GKEk eta DBHko ikasleek ikastolaren egunean antolatu zituzten
ekintzen argazkiekin osatu dugu (bidezko merkataritza- eta Indiako
artisautza-dendak, sabeleko dantza-tailerra eta José Criadoren
argazki-erakusketa Angolari buruz).
---------------------------------
-Axular
News, DBH 3ko ikasleek egindako aldizkariaren azken alea argitaratu
da. Edizio digitala hemen
aurkituko duzue.
-Matia
Fundazioarekin bolondres
programan parte hartzen duten ikasleek ere Bitartean Elkarrekin
izenburuko aldizkari bat argitaratu dute. Bertan, batxiler 1eko ikasle
boluntarioekin batera, Julián Rezola zentroko egoiliar eta
langileek parte hartu dute. Esteka
honetan irakur daiteke.
-Ohi denez, Axular
Musika Eskolak kurtso bukaerako kontzertua eskaini zuen
Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian. Programa hemen
dago.
-Aitor Uriondo, ikastolako irakaslea
eta kirol-entrenatzailea, pasa den ekainaren 17an Madeirara joan zen
minibasketeko irakaskuntzaren metodologiaz hitzaldi-ikastaroa ematera
Clinic Internacional
ABMek gonbidatua. Hemen
dugu albistea.
-Ekainaren 13an ikastolako zuzendaritza taldeko hiru
partaide Madrilgo CSICera joan ziren 2003-04 ikasturtean MECek eman
zigun kalitatearen ohorezko aipamena Pilar Cabrera
Hezkuntza Ministroaren eskutik jasotzera. Hemen
albistea sakontzen da.
-Kurtsoa jai giroan eta umore onez bukatzeko, Gero
Axular Dantza Taldeko gurasoek San Juan Bezperako afaria antolatu
dute. Bertan Soka Dantza, zikiro, San Juan Sua, kantaldia eta dantzaldia
izango dira. Iniziatiba polit honi buruzko informazio gehiago hemen.
-Gogora ezazue uztailean Axular.net
datorren kurtsoari begira eguneratuko dugula. Hala ere, informazio
batzuk irailera arte ezingo ditugu eguneratu. Ere berean, Ikasgela
Birtuala, ikasleen eremu pribatuak, abisu- eta buletin-zerbitzuak
eta inkesta- eta azterketa-moduluak
itxita egongo dira uda osoan eguneratu, datubaseak egokitu eta zerbitzuak
hobetu ahal izateko. Idazkaritza, bestalde, uztailaren 21era arte
goizez irekita izango da.
Irailera arte!

Hezkuntza ministroak, Mercedes Cabrerak, gure Zuzendariari
kalitate-saria ematen dio.
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro
jaso nahi ez baduzu hemen
klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik
asko.