GURASOEN BULETINA (27)

Guraso agurgarriok:
Ikasturte berriarekin eta oporraldien ondoren, gure buletinak ere denboraldi berri bati hasiera ematen dio.
Bigarren Hezkuntzako gelako lehenengo bileretan, notak eta oharrak webgunearen bitartez jasotzeko zerbitzu berriaz informatuko zaizue. Zerbitzu hori nahi duzuen guraso guztiok erabili ahal izango duzue bileran bertan banatuko zaizkizuen erabiltzaile-izen eta pasahitz pertsonalen bidez. Bertaratzen ez direnei postaz helaraziko dizkiegu. Zerbitzua pasa den ikasturteko azken hiruhilean proiektu pilotoa izan zen DBH 1 eta 2n. Beharrezkoak ziren azken ikutu eta ezarpenak egin eta gero, hemendik aurrera bigarren hezkuntza osora zabaltzen dugu. Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Ildo beretik, ikasgela birtualaren erabilpena 12 eta 18 urte bitarteko ikasle guztien eskura dago.
Horrez gain, Axular.net-eko menuak eguneratu ditugu 2006-07 ikasturteko informazioa izan dezaten. Tutore, liburu, bilera, ordutegi eta ekintza osagarriei dagokien guztia hezkuntza zerbitzuen atalean aurkituko duzue, HHn, LHn, DBHn eta Batxilerren.
Eskolaz kanpoko ekintzen atala eta kirolena ere berrituta daude, bait jangelako menuena eta autobusen ordutegiena ere.
Gure foroetan (iragarki-taula, iradokizunak, guraso eskola eta ikasle ohiak) Ikastolarekin eta zuen artean komunikatzeko bide irekia duzuela gogoan izan.
Hasi berri den ikasturte hau guztiontzat probetxugarri izatea espero dugu.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Pasa den ikasturte bukaerako album batzuk ezin izan genituen azken buletinean iragarri. Hona hemen: DBH 3 eta 4 Hossegoren, LH 3 eta 4 Sastarrainen, 3 urteko haurrak Gaztelun, 4 urteko haurrak Orion, 5 urteko haurrak Orion, 2 urtekoak Bidanian, LH 5 eta 6 Orion eta DBH 1 eta 2 Aralarren.

:: Artikulu orokorrak :: Irakurzaletasuna nola piz daitekeen adierazten duen artikulu berri bat argitaratu dugu eta, garaia denez, oporren ondorengo ikastolara bueltatzeari buruzko artikulu zahar bat errekuperatu dugu.

---------------------------------

-Kilometroak 06 urriaren 1ean Oiartzunen ospatuko da Haurtzaro ikastolak antolatua.

-Axularreko hiru ikasle ohi kirolean arrakastaz ari dira: Aritz Martínez eta Ion Kortaberria Euskadiko saskibaloi selekzioarekin, eta Ane Urtxegi British Girls golf txapelketan.

-Gero Axular Dantza Taldea ere arrakastaz aritu da Belgikako InzadaFest festibalean eta Croisille-sûr-Briance-n (Frantzia). Esteka honetan argazkiak ikusi eta haurrek egunero festibaletik bidaltzen zituzten kronikak irakur ditzakezue. Gero Axular Taldeak ere Euskal Jaietan Konstituzio Enparantzan dantzatu zuen. Sasi Artean emanaldia ETBk grabatu zuen, eta seguruenik irailaren 23an gauez lehenengo kanalean emango dute. Irailaren 29an Sasi Artean ikuskizuna Aretxabaletan izango da.

-2006-07 ikasturteko beken deialdia ireki da. Esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzue.

-Gure ikastola Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateak antolatu duen MoodleMoot'06 kongresuan izan da. MoodleMoot Moodleko pedagogo eta programatzaileen bilera da. Gure ikasgela birtuala Moodle izeneko ikaskuntza-irakaskuntza plataforma informatikoan oinarritzen da

-Udak gure ikaslea izan zen Alda Naiara Estévez en heriotzaren berri ekarri digu. Alda ezagutu genuen guztiok maite genuen, eta ezagutu genuen ikaskide, guraso eta langileok bere alaitasunaren oroitzapena beti ere gogoan izango dugu.
Une latz hauetan Axularreko hezkuntza-komunitatea osatzen dugun guztiok Estévez-Goñi familiari gure elkartasuna azaldu nahi diogu.
Ez adiorik, Alda, beti arte baizik.


Alda Naiara Estévez

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.