GURASOEN BULETINA (28)
Guraso agurgarriok:
Gelako
lehenengo bilera orokorrak eta ikasturteko lehen hilabetea pasa
dira. Eskolaz
kanpoko ekintzak martxan daude eta Guraso
Eskola urriaren 25ean hasiko da. Urriaren 16 eta 22 egunen artean
Saint
Chamondeko E. Richard eskolako ikasle eta irakasleak gurekin daude,
iaz DBH
3 eta 4ko ikasleek egin zieten bisita bueltatuz. Ikasturte honetan
ikastetxe bretoi, aleman eta italiarrekin ere trukaketak
egingo ditugu.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Argazki album berriak: DBH
1eko ikasleak Lizarran, DBH
2ko ikasleak Etxarri Aranatzen, Lemon
Cake eta trukaketa-ikasle
frantsesak Ikastolan.
:: Guraso
Eskola :: Aurtengo Guraso Eskolako programa prest dago.
Hemen
kontsulta dezakezue. Esteka
honetan aurreko hitzaldien laburpenak daudela gogoratu.
---------------------------------
-Jon Txakartegi lehenengo mailan dagoen Hondarribiko saski baloi
talde femeninoaren entrenatzaileak Ikastolako kirol-monitoreei mintegi
bat eskaini die. Informazio gehiago hemen.
-Lantxabe, Aieteko bizilagunen elkarteak auzoan zinema, eleberria
eta musika uztartzen dituen zikloa iragartzen du. Ekitaldi interesgarri
honi buruzko zehaztasun gehiago esteka
honetan edo www.aiete.net
webgunean aurki dezakezue.
-Urriaren 17a pobreziaren aurkako nazioarteko eguna zen. Hori dela
eta Pobrezia Zero Foroak ekintza batzuk proposatu ditu. Hemen
ikus ditzakezue.
-Albiste
honetan Kilometroak 2006an zozketatutako kotxea eta kruzeroa
zer zenbakiri egokitu zaizkien ikusiko duzue.
Hurrengora arte.

Trukaketa-ikasle fransesak Haizearen Orrazia bisitatzen
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro
jaso nahi ez baduzu hemen
klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik
asko.