GURASOEN BULETINA (29)
Guraso agurgarriok:
Axular.net-eko azken orduko albiste
eta berrikuntzak erakusten dizkizuegu.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Argazki-album berriak: Txu
txu trenean, txikiak
Cristina Enean, 4
eta 5 urteko haurrak hondartzan eta Erdi
Aroko dantzak LH 2n.
:: Guraso
Eskola :: Etxeko
istripuen prebentzioa, gazteak
eta drogak eta irakurketa-motibazioari
buruzko hitzaldien laburpenak argitaratu ditugu. Esteka
honetan laburpen guztiak eta beste
honetan Guraso Eskolako programa osoa aurkituko dituzue.
:: Agenda
21 :: Proiektuen atalean Agenda 21 ingurumen-programari
buruzko menua ireki dugu. Eskola Agenda 21 ingurumena familian, auzoan
eta Ikastolan lantzen duen programa da. Bertan, gurasoek, irakasleek
eta ikasleek parte hartzen dute. Informazio gehiagorako hemen
begiratu.
---------------------------------
-Koperniko
txikiak: Hitza egunkarian Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek
Kutxaespaziora egindako bisitaz argitaratutako artikulua esteka
honetan irakur daiteke.
-Helduentzako Euskal Dantza ikastaroa hasi da, ostegunero
17:15etik 18:15 arte gimnasio handian. Informazio gehiago hemen.
-Ikastolek sortutako CD ROM didaktiko batek, Eleanitz
proiektuaren barruan dagoenak, President's Award izenburuko sari
ospetsua lortu du. Saria Londresen Edinburgoko Dukeak berak entregatu
die proiektuko arduradunei. Hona
hemen albistea.
-Urtero legez, Bigarren Hezkuntzako ikasleek India eta
Eritreako 12 haur aitordetu dituzte Haurralde
GKEren bitartez. Guztira 2.034€ bildu dituzte. Proiektuari
buruzko informazioa
esteka honetan dago.
-2007ko Danborradaren entseguak hasi dira. Esteka
honetan informazioa dago, eta beste
honetan Axularreko Danborradaren historia, jantzien jatorria etab.
aurkituko duzue.
-Gero
Axular Dantza Taldeak bigarrengo urtez baserritarren
jantzien azoka txikia martxan jarri du. Aukera ona da jantzi horiek
saldu, erosi edo aldatzeko, bereziki urte batetik bestera arropa horiek
txiki geratu ohi direla kontuan hartuta.
-Urrian gure webguneak
bere errekorra gainditu zuen hileko 10.529 bisitekin. Azaroan
Axular.net sortu
zenetik hona 200.000 bisitetara iritsiko garelakoan gaude. Arrakasta
horrek zuen konfidantzan du zergatia. Eskerrik asko.
Hurrengora arte.

Ingeles-material sarituaren arduradun batzuk
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro
jaso nahi ez baduzu hemen
klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik
asko.