GURASOEN BULETINA (30)

Guraso agurgarriok:
Eguberriak datoz eta horiekin batera urteko azken buletina. Datorren asteazkenean, hilak 20, semealaba txikienak baserritar edo artzaiez jantzita etortzea eskertuko genizueke. Gogoratu arratsaldean ez dela eskolarik izango. Eguerdian umeek txistorra jan eta Olentzero bisitan etorriko da.
Bide batez, 22an arratsaldeko 6etan Gero Axular Dantza Taldeak antolatu duen Olentzeroren harrerara gonbidatu nahi zaituztegu. Donostiako nagusien egoitza eta jubilatuen elkarte guztiak gonbidatu dituguneko meriendaren ondoren eta frontoian 200 pertsonentzat egingo dugun afariaren aurretik izango da izango da, hori bai, berogailuekin! Gaztaina erreak eta tradiziozko dantza eta kantuak izango ditugu San Juan bezperan bezalaxe. Modu oso egokia urteari agurra emateko.
Azkenik, oporretan ikasgela birtuala itxita izango dela adierazi nahi dizuegu, zerbitzari hobeago batera mugitu eta bertsioa eguneratu nahi ditugu eta.
Jarraian Axular.net-eko azken berriak azaltzen dizkizuegu.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki album berriak: Sandwich Bar, Aquariumen 1 eta 2, Musika Eskolan, Txiki Parken, Jogurta eta mamia prestatzen, mamuten ehiza, ingurumen karabana eta Mari Domingi ikastolan.

:: Guraso Eskola :: Azken hitzaldietako laburpenak igo ditugu: autonomia arduratsurantz: frustrazioa eta mugak, alkoholaren abusuaren prebentzioa eta nola laguntzen duen euskal dantzak haur eta gazteen garapenean. Esteka honetan laburpen guztiak eta beste honetan Guraso Eskolako programa osoa aurkituko duzuela gogora ezazue.

:: Artikulu orokorrak :: Urtero legez, abarkak nola lotu, mototsak nola prestatu eta buruko zapiak nola lotzen diren azaltzen duen artikulua aholkatzen dizuegue. Oso erabilgarria datozen egunotan.

---------------------------------

-Ikastolen material didaktikoa salgai dago idazkaritzan. Hona hemen albistea.

-Euskararen nazioarteko eguna dela eta, Axular Kultur Taldeko gazteek guraso eta ikasleei mezu hau zabaldu diete.

-Ander Vilariño automobilismo txapeldunak ikastola bisitatu eta Lehen Hezkuntzako umeekin solastu da.

-Noticias de Gipuzkoa eta Tele Donostik erreportaiak egin dituzte gure ikastolako kirolari buruzkoak. Hona hemen albistea.

-Javier Sada historialariak bi hitzaldi eman dizkie DBH 1. eta 2. mailakoei Donostiako eta tamborradaren historiaz.

-Ikastolako Biologia irakasle eta Batxilergoko koordinatzailea den Xabier Insaustik Euskaliteko 400 Klubak antolatzen dituen Kudeaketa Jarduera Onen III. Topaketan 3. saria lortu du Axularreko ingurumenaren kudeaketaz egin zuen ponentziarekin. 400 Klubak Zilar eta Urrezko Q kalitate ziurtapena lortu duten autonomi erkidegoko enpresak biltzen ditu. Pasa den urtean Axularrek lehenengo saria eskuratu zuen topaketa berean, eta aurten berriro ere oso goi mailan gaude. Zorionak Xabierri eta ingurumen kudeaketan diharduten guztiei! Informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzu.

-Buletinaren hasieran genionez, ostiral 22an ekitaldi ezberdinak egongo dira ikastolan. 15:30ean nagusientzako ekitaldia egongo da. Bertan Axular Musika Eskola, Tximeleta Taldea, Lacunzako abesbatza eta Gero Axular Dantza Taldearen aktuazioak izango ditugu. Ekitaldia Matia Fundazioarekin burutzen ditugun boluntariotza-programaren barnean daude. Aurrera eraman ahal izateko babesle askoren laguntza izan dugu estalkiak, berogailuak, eszenatokia, soinu-ekipamendua, osasun-asistentzia eta merienda aitonamona guztiei eskaintzearren.
Jaialdiaren ondoren Gero Axular Dantza Taldeko haurrek Aieteko kaleetatik Olentzerori harrera egingo diote, eta ondoren afaria izango dugu tradiziozko kantu eta dantzekin.

Eguberri eta urte berri on!

Nagusientzako jaialdiaren kartela

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.