GURASOEN BULETINA (31)
Guraso agurgarriok:
Urte berri on! 2007 urtearekin ohikoak diren danborraden eta gabonetako
jaien irudiekin gatozkizue. Berrikuntza moduan auzoan zehar Olentzeroren
desfilea atera izana eta, aurreko buletinean esan genizuenez, aitona-amonentzako
jaia izan genuen 150 nagusi baino gehiago bildu zituena, musika, dantza,
gimnasia erritmiko, Olentzero eta meriendarekin. Jai arrakastatsua
izan zen Gero
Axular Taldea, belaunaldien
arteko programaren ikasle boluntario, guraso eta irakasle laguntzaileei
esker.
Jarraian gure webguneko azken berriak azaltzen dizkizuegu.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Argazki-album berriak: LH
1 eta 2ko haurrak Txiki Parken, DBH
1 Xabierren, Olentzerok
Ikastola bisitatu du, Aitona-amonen
Olentzero, Danborrada
Matia Fundazioan, Danborrada
Ikastolan, Trentoko
ikasleekin trukaketa, Haur
Danborraden aurkezpena Kursaalen eta haur
eta helduen danborrada ofizialak.
:: Artikulu
orokorrak :: Gabonetako jaiak aprobetxatuz, jostailuak
erosteko unean kontuan hartzeko aholkuen artikulua berriz gogorazi
dizuegu eta jostailuei
buruzko inkesta zuzpertu genuen.
---------------------------------
-Atzerrian hizkuntzak ikasteko beken deialdia ireki
da. Informazio
gehiago hemen.
-Esteka
honetan Ane Matxainekin elkarrizketa irakur dezakezue. Ane Axularreko
ikasle ohia eta Espainiako Orkestra Nazionaleko kontzertinoa da.
-Bigarren Hezkuntzako sexu-heziketa programa hasi
da. Albistea
hemen zabaltzen dugu.
-Azken orduko beste albiste batzuetan Danborraden
ibilbideetan aldaketak eta beste zehaztapen batzuk ematen genituen.
Axularreko danborradaz gehiago jakin nahi baduzue, esteka
honetan ikastolako Danborradaren historia, uniformeak, etab. aurkituko
duzue.
-Ikastolako lau ikasle Euskadiko Saskibaloi Txapelketako
final erdietara iritsi dira Easo taldearekin. Beren entrenatzailea
Lorenzo Motos da, Axularreko aita. Hona
hemen albistea.
-Gero
Axular Dantza Taldearen ikuskizun berria, Lamien Basoa izenburukoa,
Egiako kultur etxean, Gasteszenan, datorren otsailaren 4an estrenatzen
da, 17:30ean. Txartelak Kutxaneten
daude salgai.
-Datozen asteotan Ikastolako familia guztiei asetasun
inkesta pasako diegu. Aukera oso ona izango da zuen iritzia ezagutu
eta, zuen ustez, zer eremutan hobetu behar dugun jakiteko. Hori dela
eta aurrekoetan bezalaxe parte har dezazuen eskatzen dizuegu. Eskerrik
asko.
Hurrengora arte!
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro
jaso nahi ez baduzu hemen
klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik
asko.