GURASOEN BULETINA (32)

Guraso agurgarriok:
Danborraden ondoren inauteriak etorri dira. Bigarren hiruilea bukatzen ari da eta Aste Santua hurbilduz doa. Amaitzen ari den hilabete honetan elurretara irtenaldiak izan dira eta laster trukaketa-ikasle bretoi, aleman eta italiarrak gurekin izango ditugu.
Ohi denez, Axular.net-eko azken berriak azaltzera gatozkizue.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki-album berriak: Adarrara elurretara, elurra Ikastolan, Santa Ageda, handiak eta txikiak elkarrekin, DBH 1 eta 2koak Astunen, LHko umeak Candanchún, Bruesako jokalariak Axularren, Lamien Basoa ikuskizuna estrenatu da, inauteriak eta Cristina Enean.

:: Artikulu orokorrak :: Ahoaren higieneaz artikulu bat argitaratu dugu.

:: Guraso Eskola :: Ipuinak eta agresibitatea eta zaindariaren zaintzari buruzko hitzaldien laburpenak argitaratu ditugu. Esteka honetan laburpen guztiak eta beste honetan Guraso Eskolako programa aurkituko duzuela gogoratu.

---------------------------------

-Amaia Aristi eta Ane Saenz de Zaitegi Espainiako txapeldunak izan dira Euskadiko saskibaloi-selekzioarekin. Informazio gehiago hemen.

-Gurasko Eskolan teknologia berriaz gazteek egiten duten erabilpenari buruzko hitzaldia martxora atzeratu da. Data zehazten denean jakinaraziko dizuegu.

-Gure ikasle ohia den Amaia Garmendiak Foigras izenburuko laburmetraiaz parte hartu du. Informazioa hemen zabaltzen dugu.

-Axular aukeratua izan da Series Colegiales delako saskibaloi-txapelketan parte hartzeko. Hona hemen albistea.

-BIEk antolatutako udako hizkuntza-ikastaroen eskaintza prest dago. Gehiago jakiteko hemen begiratu.

Hurrengora arte!

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.