GURASOEN BULETINA (33)

Guraso agurgarriok:
Amaitzear dagoen martxoan trukaketa-ikasle bretoi, italiar eta alemanek bisita bueltatu digute, DBH 3 eta Batxiler 1 eta 2ko gure ikasleekin astebete pasa ondoren. Korrika ere ospatu dugu eta Udaberriko Festa Euskaraz gutxi barru ospatuko dugu.
Bestalde, bigarren hezkuntzako saskibaloi gure selekzioa Series Colegiales txapelketako Euskadiko finaletarako sailkatu da eta El Mundo egunkariak gure ikastola estatuko 100 ikastetxe onenen artean kokatu du berriro, hirugarrengo urtez.
Zoritxarrez albiste guztiak ez dira hain onak izan. Hegoi Imaz, Axularreko ikasle ohia eta entrenatzailea trafiko istripuan hil da. Entrenatzen zuen taldeko neskek omenaldi xumea eskaini zioten eta eskola-txapelketetako partidetan minutu bateko ixilunea egin zen. Bakean bego.
Betiko moduan, Axular.net-eko berrikuntzak azalduko ditugu.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki album berriak: Insalusen, ingeleseko maketak, Series Colegiales, Trentoko trukaketa-ikasleak gure artean eta Korrika Txikia.

:: Inkestak :: Ingurumena eta seme-alaben heziketaz inkesta berria argitaratu dugu.

:: Guraso Eskola :: Asertibitatea eta garapan emozionalari buruzko hitzaldiaren laburpena argitaratu dugu. Gogora ezazue esteka honetan hitzaldi guztien laburpenak eta beste honetan Guraso Eskolako programa osoa aurkituko duzuela. 28ko hitzaldiarekin aurtengo edizioa amaituko da. Gaia gazteek teknologia berriez egiten duten erabilpena izango da. Dakizuenez, hurrengo edizioei begira zuen iradokizun eta ekarpenak foro honetan argitara ditzakezue.

---------------------------------

-Martxoaren 8an kitarra-ikasleek Areto Nagusian kontzertu bat eskaini zuten.

-Enjoy English programan matrikulatzeko epea martxoaren 30ean bukatuko da.

-Gure ikasle ohia den Saioa Zarraquinek espediente akademiko onenaren saria lortu du psikologia-ikasketak burutu ondoren. Esteka honetan informazioa sakontzen da.

-Ikastolako Ingurumenaren Komisioak Cristina Enean dagoen urari buruzko hitzaldi eta filmeen eta Miramar Jauregian hondakien zikloez informatzen digu.

-Joaquín Gálvez berriz ere Axularren izan dugu. Aurten bi aldiz, gainera, izan ere bere liburu berria eta protagonista deneko dokumentala Batxiler 2ko ikasleei eta trukaketa-ikasle bretoiei aurkeztu dizkie, azken kasuan frantsesez. Joaquínek Gerra Zibilaren eta Munduko Bigarren Gerra garaiko bere bizipena, Katalunian eta Frantzian bere hesbesteraketak eta Hitleren esklabu moduko lanak Atlantikoko Harresian azaldu zituen. Historia eskola bizi eta paregabea gure ikasleentzat.

-Udalekuak 2007rako matrikula-epea ireki du Foru Aldundiak. Eskaera guztien artean zozketa egingo da. Informazio gehiago lotura honetan.

Aste Santuko oporrak ongi pasa!


Korrika Txikia

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.