GURASOEN BULETINA (34)

Guraso agurgarriok:
Ikasturtearen azken txanpan sartu gara, bereziki batxilergoaren kasuan, maiatzean bukatu baita. Orain errekuperazio lanetan, hautaproben prestakuntzan eta abarrean dabiltza batxilergoko ikasleak. 17. promozioa gutxi barru agurtuko dugu.
Aurreko buletinean, Aitor Uriondok gidatutako bigarren hezkuntzako saskibaloi selekzioa Series Colegiales txapelketako Euskadiko azkenetara iritsi zela iragarri bagenuen, oraingoan gure mutilak Euskadiko txapeldunak izan eta gero estatuko finalera iritsi zirela esan behar dizuegu. Hasierako 288 ikastetxeetatik 4 bakarrik heldu zen Madrilen jokatuko den finalera. Irabaztearen ametsa ezinezkoa izan zen, baina ez gure jokalarien erruarengatik. Axular hirugarren geratu bazen ere, zirkunstantziak ikusita, jokalariak zapore gazi-gozoarekin itzuli ziren. Albiste honetan gertatutakoa adierazten da.
Betiko moduan, Axular.net-eko berrikuntzak azalduko ditugu.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki album berriak: Haur Danborrada Laudion, LH 3koen igeriketa-ikastaroa, Pagoetako erletegietan, Matia Fundazioko aitona-amonak ikastolan, Marrubitxo iratxoaren bila, dantza eta musika gaskoien saioa, Haur Hezkuntza eta DBHko ikasleen arteko elkarketa, Euskal Herria ezagutzen, Ipar Konferentziako txapeldunak, belaunaldien arteko bolondres-jarduerak, txikienak Txiki Parken, Urgulleko liburutegian, Insalusen, ingeleseko maketak, Series Colegiales, Trentoko trukaketa-ikasleak gure artean eta Korrika Txikia.

:: Agenda 21 :: Ikastolako ingurumen-batzordeak bere lanarekin jarraitzen du erritmo onean. Beraiek zuzenean kudeatzen duten gure webgunearen eremu honetan beren aktibitateez informazioa daukazue. Gainera, azken orduko albisteen atalean jarduera ezberdinei buruzko informazioa eskaintzen digute.

:: Guraso Eskola :: Guraso Eskola honez gero bukatu bada ere, ikastolako sexu-heziketari buruzko txostena argitaratu dugu. Dakizuenez, hurrengo edizioei begira zuen iradokizun eta ekarpenak foro honetan argitara ditzakezue.

---------------------------------

-Ikastolaren eguna prestatzen ari gara. Ekainaren 2an ospatuko dugu. Hona hemen albistea.

-Mireia Gartzia eta Mara Sánchez sarituak izan dira Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketan. Vinaixa Gartzia eta Adrián Llorente finaletara iritsi ziren. Albistea hemen dago eta irabazleen lanak ikasleok egina izenburuko atalean irakur daitezke.

-ETB 1en gure aitordetza-programari buruzko erreportaia egin dute.

-Diario Vasco egunkariak gure tailer telematikoez informatu du.

-Gero Axular Dantza Taldeak musika eta dantza gaskoien saio bat antolatu zuen. Bertan Landetako hiru musikarik beren herriko tresnak eta dantzak ikasleei erakutsi zizkieten. Esteka honetan albistea aurkituko duzue.

-Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketan ere saritua izan den Mireia Gartzia eta Kevin del Olmoren lanak Coca-Cola eta Norbegak antolatutako literatur lehiaketan sarituak izan dira. Informazio gehiago hemen.

-DBH 2ko ikasleen taldea 3. izan da Elhuyarrek antolatu duen olinpiadan.

-Unai Arrese-Igor UNICEFek antolaturiko elkartasun-lasterketa lehenengoa izan da.

-Gure ikasle ohia den Saioa Zarrazquinek espediente akademiko onenaren saria lortu du psikologia-ikasketak burutu ondoren. Esteka honetan informazioa sakontzen da.

-Ikastolako Ingurumenaren Komisioak mendiak babesteko kanpainaz, ingurumenari buruzkol udalbatzaz, Plaiaundin egingo den hegaztiak behatzeko ikastaroaz, Cristina Enean dagoen urari buruzko hitzaldi eta filmeen eta Miramar Jauregian hondakien zikloez informatzen digu.

-Joaquín Gálvez berriz ere Axularren izan dugu. Aurten bi aldiz, gainera, izan ere bere liburu berria eta protagonista deneko dokumentala Batxiler 2ko ikasleei eta trukaketa-ikasle bretoiei aurkeztu dizkie, azken kasuan frantsesez. Joaquínek Gerra Zibilaren eta Munduko Bigarren Gerra garaiko bere bizipena, Katalunian eta Frantzian bere hesbesteraketak eta Hitleren esklabu moduko lanak Atlantikoko Harresian azaldu zituen. Dudarik gabe historia eskola bizi eta paregabea gure ikasleentzat.

Hurrengora arte!


Mara Sánchez, Mireia Gartzia, Adrián Llorente eta Vinaixa Gartzia ikasle sarituak.

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.