GURASOEN BULETINA (35)
Guraso agurgarriok:
2006-07 ikasturtea bukatu da. Azken aste honetan txangoak, jolas-jarduerak
eta, amaiera gisa, San Juan gaua kurtso honen azken egunera aurreratu
dugu, ekainaren 22ra alegia. Bertan, San Juan sua, soka dantza eta
afaria izango ditugu, besteak beste.
Batxilergoko 17. promozioak unibertsitate- edo lanbide-ikasketekin
hasteko ikastolatik joan dira. Zorte handia izan!
Horiek ez dira uzten gaituzten bakarrak, Arrate eta Bittori andereñoak
jubilatzen dira. Azken horrek datorren ikasturtearen hasieran egingo
du. Buletin hau ikasle, familia eta lankideon gogoan eta bihotzean
beren maitasun eta ongi egitearen oroitzapena uzten duten lagun eta
maistra horientzat omenaldia izatea nahi dugu. Ez adiorik!
Ohi denez, Axular.net-en
izan diren azken berrikuntzak erakusten dizkizuegu.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Argazki-album berriak: gimnasia
erritmikoko erakusketa Oiartzunen, Ikastolaren
egunaren ospakizuna, DBH
eta HH elkarrekin, saskibaloian
agur-ekitaldia, 17.
promozioa ere Axularreko promozioen albumean, igeriketa ikastaroak
LH
1 eta
LH 2n eta Arritxulon.
:: Artikulu
orokorrak :: Umeen
lo-nahasteez artikulua argitaratu dugu.
---------------------------------
-DBHn pobreziaren aurreko sentsibilizazio-tailerrak
antolatu ditugu Haurralde GKEren laguntzaz. Haurralderekin aitordetza-programa
aurrera eramaten dugu. Informazio gehiago hemen.
-Gure ikaslea den Nerea Amondarainen lana saritua izan
da Bide Heziketa lehiaketan. Esteka
honetan informazioa sakontzen dugu.
-Ikasturtearen azken egunean jarduera ezberdinak ospatuko
ditugu, San Juan sua eta txekorra burduntzian barne. Hemen
programa osoa ikusiko duzue.
-DBH 3ko ikasleek argitaratzen duten Axular
News aldizkariaren aurtengo alea kalean dago.
-Ingurumenaren Batzordeak ekologia eta berziklaiarekin
harremana duten gaietarako logotipoa
dutelako albistea helarazi digute: Ekolo, alegia. Jangelako hondakin
organikoetarako konpostaje-edukigailua
eta plastikoak
jasotzeko beste edukigailu bat lortu dutela ere jakinarazten digute.
-LH
6. mailako neskak areto-futboleko Gipuzkoako txapeldunak izan
dira Tolosako Hirukide taldearen aurka irabazi eta gero. Zorionak!
-Hendaiako Irandatz eskolako saski baloi jokalariak
Axularren aurka jokatu eta gure ikasleekin meriendatu zuten. Albistea
hemen
dago.
-Belaunaldien arteko gure bolondres proiektua Bartzelonako
Belaunaldien Arteko Elkarbizitzaren Nazioarteko Topaketetan erakutsi
da. Informazio gehiago albiste
honetan.
-Ikastolako euskal dantza taldeak, Gero
Axular, udan nazioarteko bi jaialditan parte hartuko du, Poitiersetik
gertu dagoen Saint Maixent-en (Frantzia) bata, eta Nymburk-en (Txekiar
Errepublikan) bestea. Informazio gehiago esteka
honetan.
-Guraso Eskolak eta Euskaraz Bizik guraso eta seme-alabentzako
euskal
jolasen ikastaroa antolatu dute.
-Noticias
de Gipuzkoa egunkariak Axular Kultur Taldeari artikulua dedikatu
dio. Kultur Taldean ikasle eta irakasleak daude. Artikulua hemen
irakur dezakezu.
-Ikastolako irakasleak diren Xabier Larretxea eta Juan
Ezeizak MoodleMoot
Euskadi'07 e-learning kongresuan parte hartuko dute. Kongresua
gehienbat unibertsitate-hezkuntzari dedikatzen bazaio ere, gure ikastolak
bi ponentziekin parte hartzen du, baita gure ikasgela birtualaren
esperientziaz hitz egiteko mahai inguru batean ere.
-Datozen hilabeteotan Axular.net-eko
eremu pribatuetan ezarpen batzuk egingo ditugu, baita datubaseak eta
edukiak poliki-poliki 07-08 ikasturteari begira eguneratu ere. Ikasgela
Birtuala ere Moodleren azken bertsioaz eguneratuko dugu.
-Uztailaren erdialdera datorren ikasturteko informazio-zirkularra
bidaliko zaizue. Edozein kontsultarako idazkaritza uztailaren 24a
arte goizez irekita izango da.
Oporrak ongi pasa!

Arrate eta Bittori andereñoak
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro
jaso nahi ez baduzu hemen
klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik
asko.