GURASOEN BULETINA (36)
Guraso agurgarriok:
2007-08 ikasturteko lehenengo buletin honetan Axular.net
webgunearen ia eduki guztiak honez gero eguneratu ditugula adierazi
nahi dizuegu. Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiak ere gure Ikasgela
Birtualean (www.axular.org)
matrikulatuta daude eta Blog,
Webquest
eta Inkesta
Birtualen zerbitzuak inauguratu ditugu.
Webgunearen azken berrikuntzak azaltzera goaz.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Lehen Hezkuntzako ikasleek Astizera
eta Bertizera
egin zituzten irtenaldietako argazkiak beranduegi iritsi ziren aurreko
buletinean iragartzeko, baina honez gero ikus ditzakezue. Album horiez
gain, Gero Axularreko
dantzarien album
berri bat daukagu udan Frantziako Saint Maixenteko Festival des
Enfants du Monde delakoan beren partizipazioaz.
:: Artikulu
orokorrak :: Garaia dela eta, ikastolara
bueltatzeko aholkuekin artikulua berriz argitaratu dugu.
---------------------------------
-Bekak eskatzeko epea ireki da. Albistea hemen
aurkituko duzue.
-2006. urtean jaiotako ikastolako ikasleen
anai-arrebentzako matrikula epea ere irailaren 17tik 21era irekita
egon da.
-Nafarroa Oinez 2007tik laguntza eskatzen digute. Animatzen
bazarete, hona
hemen informazioa.
-Gurasoekin egiten diren etapa guztietako gelako bilera
orokorren egutegia argitaratu dugu. Zerbitzuak\Hezkuntza
atalean aurkituko dituzue, dagokion etaparen bileren atalean.
-Gure web zerbitzuak hobetzen lagunduko digun inkesta
bat prestatu dugu. Bost minututan betetzeko modukoa da. Hemen
dago lotura.
-Sarreran esan dugunez, Gero
Axular Taldeko neska-mutilak albiste izan ditugu Saint Maixenteko
jaialdian parte hartu izanagatik. Jaialdi hori Europako haurren tradizio-dantzetan
bakarra da UNESCOren menpean dagoen CIOFFek onetsitakoa. Albiste
honetan informazioa zabaltzen dugu. Gainera, Gero Axular Taldeak
Lamien
Basoa bere ikuskizuna Donostiako Euskal Jaietan estrenatu du.
Zorionak, neska-mutilak!
2007-08 ikasturte ona opa dizuegu!

Gero Axularreko dantzariak Siberiako Kamtchatkako
haur talde batekin.
Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Buletin hau berriro
jaso nahi ez baduzu hemen
klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik
asko.