GURASOEN BULETINA (37)

Guraso agurgarriok:
Buletin honi albiste on batekin hasiera ematen diogu. EFQM (Zilarrezko zein Urrezkoa Qa) duten Euskadiko enpresa guztiak biltzen dituen 400 Klubak 2007ko berrikuntza praktika onenaren saria Axular Lizeoaren praktika bati mena dio, hots, "Software askearen erabilpena pertsonen formaziorako eta baliabideen kudeaketarako: eskola birtual irekia" izenburuko praktikari. Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, aukeratutako 8 praktiken aurkezpen-ekitaldia Zamudioko Teknologi Parkean izan zen. Gurekin batera Euskaltelek, Eroskik, Colegio Vizcayak, Durangoko Maristak, CTI Soft-ek eta Osakidetzak beren praktikak aurkeztu zituzten. Osakidetzaren kasuan bi praktika izan ziren. Saritua 400 Klubeko bertaratuen botoez erabaki zen.
Txostena Juan Ezeiza eta Xabier Larretxea irakasleek aurkeztu bazuten ere, meritua Axularreko hezkuntza-komunitate osoarena da.
Zorionak guztioi!

---------------------------------

:: Argazkiak :: Album berriak: DBH 2koak Azkonan, LH 1ekoak Cristina Enean, LH 4koen igeriketa-ikastaroa, Pagoetako erletegietara bisita, Gero Axularreko txangoa Adarrara, txontxongiloak Loiolan, Fraisorora bisita eta DBH 3ko frantseseko ikasleen trukaketa.

:: Artikulu orokorrak :: Hiru artikulu berri argitaratu ditugu: umeen tikak, seme-alabak eta euskara: aholkuak eta ume delinkuenteak egiteko dekalogoa.

:: Guraso Eskola :: Honez gero lehenengo bi hitzaldien laburpenak web gunean daude: Ipuin klasikoaren garrantzia eta irakurketan nola motibatu, alegia. Menu honetan hitzaldien 54 laburpen aurkituko dituzue, eta beste honetan aurtengo hitzaldien egitaraua.

---------------------------------

-Gehienbat elbarrituz osaturiko Lasercart enpresarekin hitzarmena dela eta, hemendik aurrera ikastolan CDak, DVDak, disketeak, bideoak eta kaseteak ere berziklatzen ditugu. Zuek ere berzikla ditzakezu fotokopiagailu-gelan dagoen edukigailua erabiliz. Hemen albistea zabaltzen dugu.

-Irailaren 29an Francoren garaian beren lana klandestinitatean egin behar izan zuten andereñoei omenaldia eman zitzaien. Ekitaldian Axularreko 4 andereño zeuden: Pili, Bittori, Arrate eta Maite.

-Gero Axular Kultur Elkarteko lagunek mendi-saila ireki dute. Printzipioz, hileko hirugarren igandero ikastolako familia guztiei irekitako txangoak antolatuko dituzte. Inskripzioa egiteko inprimakiak zuen seme-alaben bitartez helaraziko zaizkizue. Hemen duzue albistea.

-Aurten ere bigarren hezkuntzako ikasleek India eta Eritreako 12 haur apadrinatu dituzte Haurralde GKEren bitartez. Oraingoan 2.036€ bildu dituzte umeen mantenu eta heziketa ordaintzeko. Hori dena hezkuntza-proiektu baten barne dago, dirua bidaltzearekin bukatzen ez dena. Menu honetan ikus dezakezue.

-2008ko Danborradarako entsaioak hasi dira. Hemen dago albistea, eta hemen gure danborradari buruzko informazio gehiago ikusiko duzue.

-Batxilerreko ikasle eta irakasleek osatzen duten Axular Kultur Taldeak beren lana erakusten duen web gunea prestatu dute. Hemen ikus dezakezue.

Hurrengora arte!

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.