GURASOEN BULETINA (40)

Guraso agurgarriok:
Otsailean, Danborrada pasa eta gero, Inauteria ospatu dugu. Aste Santua gertu dago eta laster batxilergoko ikasle alemanekin trukaketa egingo dugu. Betiko moduan, hile honetan Axular.net-en izan diren berrikuntzak azalduko dizkizuegu.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki-album berriak: Inauteriak, DBH eta HHko haurrak elkarrekin, Gouretten eskiatzen eta Bruesako jokalariek ikastola bisitatzen dute.

:: Artikulu orokorrak :: Ama baten iradokizunari esker, Santa Agedako jaiari buruzko artikulua argitaratu dugu.

:: Guraso Eskola :: CIVERTICE proiektuaren barruan, Nafarroako Unibertsitateak eskaini zigun Messenger erabilera arduratsuari buruzko hitzaldiaren laburpena argitaratu dugu. Gogoratu esteka honetan hitzaldien laburpen guztiak aurkituko dituzuela.

:: Osasuna :: Ez ahaztu osasun-atalean, besteak beste, haurren txerto eta osasun-miaketez, drogomenpekotasunen prebentzioaz, anorexiaz, asmaz edo zorrien tratamenduaz informazioa badagoela.

---------------------------------

-Unai Arrese-Igor, DBH 1eko ikaslea dena, Lasarteko haurren krossean garaile suertatu zen. Bestalde, Estatu Batuetan ikasten ari den Xabier Etxenike, Axularreko ikasle ohia dena, Nevadako saskibaloi-txapelduna izan da bere taldearekin (Reno High School). Unai edo Xabier zoriondu nahi badituzu, gure iragarki-taula erabil dezakezu.

-Pasa den otsailaren 20an Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia izan zen. Bertan, aurreko akta, 2007ko ekonomi txostena eta 2008ko aurrekontua onartzeaz gain, frontoian laster egingo diren berrikuntza-lanez eta ikastolako teknologia berrien programaz ere informatu zen.

-Gero Axular Mendi Taldeak beste txango bat egin du. Oraingoan Xoldokogaina mendira (Lapurdi).

-Datorren martxoaren 1ean, larunbata, Gero Axular Dantza Taldeak Lamien Basoa ikuskizuna Egiako Gazteszenan aurkeztuko du. Informazio gehiago esteka honetan.

-Aurreko buletinean Ikasgela Birtual berria aurki irekiko zela iragartzen genuen. Edukiak migratu behar izan dituzten irakasleentzat eta zerbitzari berri bat instalatu eta konfiguratu behar izan duen teknologia berrien taldearentzat lan eskerga izan bada ere, Bigarren Hezkuntzako ikasleek honez gero Ikasgela Birtual berrian lan egin dezakete. Migrazio honi esker, tresnaren azken bertsioa martxan daukagu zerbitzari aurreratu batean eta bi sarbiderekin: Interneten bidezkoa, ikasleek etxetik lan egin dezaten, eta Intraneten bidezkoa, Axularren barruan erabil dezagun 100MB segunduko abiadurarekin.

Hurrengora arte!


Bruesako jokalari bat umeekin solasean.

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.ikastola.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali. Eskerrik asko.