Guraso agurgarriok:
2008-09 ikasturtea hasi da. Axular.net-eko edukin gehienak honez
gero eguneratuta daude (ordutegiak, egutegiak, bilerak, liburuak...).
Beste batzuk, Guraso Eskola kasu, ekintzak antolatu ahala argitaratzen
joango gara.
Bestalde, webgunearen eremu pribatuan eta abisu eta noten buletinen
kudeaketan hobekuntza nabariak egin ditugu. SMSen bidezko komunikazio
sistema ere garatu dugu, ikasturtean zehar erabiltzen hasiko garena.
Azaroan webgunearen berrikuntza estetikoari ekingo diogu, nabigazioa
erraztuz.
Jarraian hilabete honetako berrikuntzak azaltzen dizkizuegu.
---------------------------------
:: Eguneraketak :: Ikasturte
honetako edukiak eguneratu ditugu, Hezkuntza,
eskolaz
kanpoko, garraio,
kirol-entrenamendu
edo eta jangelari
dagokionez.
:: Argazkiak
:: Argazki album berriak: LH
1eko ikasleak Arritxulon, 3
urteko umeak Zubietan, igeriketa-ikastaroa
LH 2n, Astitzera
txangoa, Axularreko
helduen danborrada San Sebastián de los Reyes-en eta
Gero
Axular Italia eta Portugalen.
:: Artikulu
orokorrak :: Ikastolara
oporren ondorengo itzulerari buruzko artikulua errekuperatu
dugu.
---------------------------------
-Ikasturte
berrirako beken deialdia.
-Ikasleen anai-arrebentzako matrikula-epea
ireki da.
-Gero
Axular Aieteko jaietan eta Tolosan
Lamien Basoa ikuskizuna eskainiz.
-Ikastolako Ingurumen
Batzordeak albiste hauek eskaini dizkigu: udazkeneko
equinoccioa, mugikortasun
jasangarria eta Cristina
Eneako ingurumen-ekintzak.
-Ikastolako aita den Edu Etxeberria kirolariak
Frantzian jokatu den kayak surfeko munduko kopa irabazi du. Ikasle
ohia den Libe Lafuente final laurdenetara iritsi zen. Zorionak
bioi! Informazioa
hemen sakontzen dugu.
-Urriaren bukaeran Kalitaterako Euskal Iraskundeko
(Euskalit) ebaluatzaileak ikastolara etorriko dira. Kalitate arloan
egiten ari garen esfortzuak, 2004. urtean zilarrezko Qa jaso zuen
bezala, honetan urrezkoa lortzea espero dugu.
-Batxiler 2ko ikasleak diren Carla Martiarena
eta Maider Bilbao aukeratuak izan dira Mollinan (Malaga) ospatuko
den Ikerlari Gazteen lehiketan. Xabier Larretxearen gidaritzapean
burutu duten lana Unibertsitate katedradunen epai-mahaiaren eta
aukeratutako beste ikerlari gazteen aurrean defendatu beharko
dute. Zorte handia izan! Informazio gehiago esteka
honetan.
Hurrengora arte!

Xabier, Maider eta Carla