Gurso agurgarriok:
Aurreko buletinean Batxiler 2ko ikasleak diren Carla Martiarena
eta Maider Bilbaok Malagan ospatu den ikertzaile
gazteen lehiaketan parte hartzeko aukeratuak izan zirela informatu
genizuen. Bertan Xabier Larretxea irakasleak
zuzendutako lana arrakastaz aurkeztu zuten, eta sari bat lortu
zuten. Madrilgo Centro Superior de Investigaciones Científicas
delakoan 15 egun pasako dituzte ikerketa lanetan gastu guztiak
ordainduta eta 1000 euroko bidaia-poltsarekin. Aukera ezin hobea
puntako ikerketa-zentru profesional bat barrutik ezagutzeko. Zorionak
Carla, Maider eta Xabierri!
Betiko moduan, Axular.net-en
hilabete honetan izan diren berrikuntzak azaltzera goaz.
---------------------------------
:: Guraso
Eskola :: Ikasturte honetako Guraso
Eskolako egitaraua argitaratu dugu. Ez ahaztu esteka
honetan aurreko urteotako hitzaldi guztien laburpenak aurkituko
dituzuela.
:: Argazkiak
:: Argazki album berriak: LH
4ko ikasleak Pasaian izan dira eta DBH
3ko frantseseko ikasleek trukaketan izan dira Bretainian.
Dakizuenez, esteka
honetan astean zehar urteak betetzen dituzten haurren argazkiak
daude, eta iragarki-taularen
bidez zorion ditzakezue.
:: Artikulu
orokorrak :: Haurren enuresiari
buruzko artikulua errekuperatu dugu.
:: Eztabaida-taldeak
:: Seguru asko jakingo duzuenez, gure webgunean lau foro
eskura dauzkazue: iragarki-
taula, ikasle
ohiena, webgunea
hobetzeko iradokizunak eta Guraso
Eskolako foroa.
:: Inkestak :: Nerabe
eta drogei buruzko inkesta bat ireki dugu. Esteka
honetan parte hartu ahal izango duzue, eta beste
honetan emaitzak ikusiko dituzue.
---------------------------------
-Gero
Axular Dantza Taldearen Lamien Basoa ikuskizuna Tolosako
Leidor Antzokian estreinatu zen.
-Zuzendaritzatik guztiok
errespetatu beharko genituzkeen arau batzuk gogorarazten zaizkigu.
-Ingurumen
Batzordeak hegaztien
mundu mailako egunaz informatzen digu.
-Ikastolako Batxilergoko 1.
promozioko ikasle ohiek afari bat ospatu zuten.
-Albiste
honetan Kilometroak 2008n saritutako boletoen zenbakiak jakinarazten
ditugu: kotxe bat eta Mediterraneoan zeharko itsasbidaia, alegia.
Zorte izan!
-Gero
Axular Mendi Taldeak Indamendira
txangoa antolatu du.
-DBH
3ko frantseseko ikasleak Bretainian trukaketa egin dute.
-Axularreko teknologia berrien taldeko kideak
diren Iñaki Etxaniz, Josu Ramírez,
Xabier Larretxea eta Juan Ezeizak
Barcelonako
MoodleMoot kongresuan parte hartuko dute, hiru ponentzia aurkeztuz.
-Axularreko ikasle ohia den Jon Kortaberria
saskibaloi jokalariak Malagako
Unicaja taldean fitxatu du. Zorionak Jon!
Hurrengora arte!

Jon Kortaberria
Legezko
oharra: Mezu
hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio
pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta
daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere
bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu
eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen
mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin
dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein
kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa
hirugarren pertsonei emango.