Urrezkoak gara! Euskaliteko ebaluatzaileen bisitaren
ondoren, albiste ona jakin dugu: kalitatearen Urrezko
Qa eman digute. EFQM ereduarekin lanean
pasa ditugun 12 urteon saria izan da; lehendik ere, 2004. urtean
Zilarrezko Qa eta 2005 eta 2007. urteetan Euskalitek emandako
berrikuntza-jarduera onenaren bi sariak.
Abenduaren 18an BECen sari-banaketaren ekitaldia izango da. Orain
arrakastaz gozatu eta bertan, lanarekin zein laguntzarekin, parte
hartu duzuen guztioi eskerrak emateko unea da: guraso, ikasle,
irakasleak, langile ez dozente, aliatu, kolaboratzaile eta lagunoi.
Eskerrik asko!
---------------------------------
:: Guraso
Eskola :: Boloniako
unibertsitate-ikaslea: Batxilergoko ikasleentzako erronka
hitzaldiaren laburpena argitaratu dugu. Ez ahaztu esteka
honetan aurreko hitzaldietako laburpenak, eta beste
honetan aurtengo egitaraua dauzkazuela. Bestalde, azaroaren
12ko hitzaldia atzeratu egin da. Data zehaztu bezain laster jakinaraziko
dizuegu.
:: Argazkiak
:: Argazki-album berriak: bertsolaritza-ikastaroa,
Indamendira
txangoa, LH
5. mailakoak Zubietan, LH
2koak Ernest Lluch kultur etxean, Italiako
txotxongiloak, txiste-kontaketa,
dinosauroak
ikastolan eta kontzertu
pedagogikoa.
---------------------------------
-Saski-baloiko entrenatzaileek webgunera igo
dugun bideoa prestatu dute. Ikustea
merezi du.
-Urtero bezala, Idazkaritzan Seaskako
egutegia salgai dago.
-Bigarren Hezkuntzako ikasleek,
aitordetza-programaren barruan, 2.044€ bildu dituzte.
Horiekin India eta Afrikako 12 haur aitordetu dituzte (ume bat
gelako). Programa beraren barruan Farida
Gulamoren bisita izan dugu. Gulamo andrea Mozanbikeko giza
eskubideen aldeko ekintzailea da, eta gure ikasleek aitordetzen
dituzten 6 ume berak zuzendutako umezurtzen eskola batean bizi
dira. Farida Gulamok 365 egun bortxakeriaren kontra
jardunaldietan parte hartzeko Euskal Herria bisitatzen ari zela
aprobetxatu du, Ikastolara hurbildu eta gure ikasleekin Afrikako
egoeraz mintzatzeko.
-DBHko ikaslea den Mikel
Motos
Euskadiko saski-baloi selekzioan jolasteko konbokatua izan da.
Bestalde, Batxilergoko ikaslea den Ane
Saez de Zaitegik
lehenengo aukeraketa pasa du Euskadiko nesken taldean parte hartzeko.
Selekzioan sartzea opa diogu. Zorte on bioi!
-GEHITUk
Positibo ala negatiboa? erakusketa antolatu du,
gure ikasleei sexu-heziketa programaren barruan aholkatzen dieguna,
HIESAren prebentzioa dela eta.
-Gero
Axular Kultur Elkarteak kirol-ekintzekin jarraitzen du. Oraingoan
Aiako
Harrira txangoa antolatu du.
-Ikastolen
Elkarteak lideratutako Ikasys proiektua martxan
dago Axularren. 17 ikastola pilotuen artean gaude. Programaren
barruan etengabe berritzen ari diren 200.000 jardueratik gora
dituen zerbitzaria instalatu dugu, eta 2 armairu mugikor dauzkagu,
bakoitza 27 ordenagailu eramangarri txikiz eta WiFi konexioaz
hornituta. Horiekin Lehen Hezkuntzako ikasleek proiektuan lan
egin dezakete. Informazio gehiagorako hemen
begiratu.
-Euskadi saria irabazi zuen Pello
Añorgak
Haur Hezkuntzako andereñoei ipuin-kontalaritzari buruzko
ikastaroa eman die.
-Aurreikusitako epeak betetzen badira, hurrengo
buletinean Axular.net
webgunea guztiz berriturik aurkeztuko dizuegu.
Hurrengora arte!

Legezko
oharra: Mezu
hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio
pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta
daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere
bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu
eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen
mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin
dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein
kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa
hirugarren pertsonei emango.