Webguneko lanak bukatu dira! Urte berriarekin
ikastolako webgune guztiz berritua bisita dezakezue, Axular.net-en.
Ikasgela Birtualaren bertsio eta itxura ere eguneratzeko aprobetxatu
egin dugu (Axular.org).
Aldaketa estetikoaz gain, gure guneetako zerbitzuak, abiadura
eta segurtasuna hobetu ditugu. Transizioak uste baino gehiago
iraun du beren tamainarengatik (7.076 irudi, 558 fitxategi, 1.229
elementu, 67 ikastaro eta ia 400 erabiltzaile eremu pribatuetan
irakurketa-, idazketa- edota kudeaketa-baimen ezberdinekin).
Bestalde, ikasle eta irakasleok urtarrilaz geroztik posta elektroniko
zerbitzu berria daukagu, GMailen hezkuntza-edizioan oinarritzen
dena. Horri esker, 7GBeko postontzia, antispam iragazkia, barne
txata eta bideo-hitzaldia dauzkagu, besteak beste. Posta berrien
domeinua @axular.net da, baina aurrekoen
erabiltzaile-izen eta pasahitza mantentzen dituzte. LH 5. mailatik
gorako ikasleek beren posta berrietara http://mail.axular.net
helbidean sar daitezke.
Aurreko buletinean Axularrek Urrezko Qa izeneko kalitatearen euskal
saria lortu zuela jakinarazi genizuen. Oraingoan abenduaren 18an
BECen ospatutako ekitaldian Jesus Etxaniz zuzendariak Lehendakariaren
eskutik saria jaso zuela ikusi ahal izango duzue.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Argazki-album berriak, oraingoan pantaila osoan eta
diapositibak automatikoki pasatzeko posibilitatearekin: Urrezko
Qa jasotzeko zeremonia, aitona-amonen
Olentzero, DBH
1eko ikasleak EITBn, Euskararen
Eguna, kontzertu
pedagogikoa LH 2n, Erdi
Aroko dantzaldia eta Pancake.
:: Guraso
Eskola :: Juan Carlos Alonso psikologo eta orientatzaileak
"Umoreak
eta barreak haurren garapen psikologikoan duten eragina"
izenburupean eskaini zigun hitzaldiaren laburpena irakur dezakezu.
Hurrengo hitzaldia urtarrilaren 28an Nilda Susana Gorvein familia-bitartekariak
eskainiko digu "Nerabeekin harreman enpatikoagoak nola izan"
gaiari buruz..
Ez ahaztu azken 60 hitzaldietako laburpenak esteka
honetan kontsulta ditzakezuela. Aurtengo Guraso Eskolako programa
hemen
dago.
:: RSS
albiste-jarioak :: Hemendik aurrera gure albiste-jarioen
harpide izan zaitezkete. Esteka
honetan RSSak zer diren eta harpidetza nola egiten den adierazten
da. Oraingoz, azken ordukoak, artikulu orokorrak, argazkiak eta
Agenda 21 menuen jarioak aktibatu ditugu. Beste edozein menuren
harpide izan nahi baduzu, aktibazioa helbide honetara eskatu:
info@axular.net.
---------------------------------
-Unai Álvarez ikasle ohia munduko trinkete-txapelketan
bigarren izan da. Albistea
hemen zabaltzen dugu.
-Oier
Zearra pilotariak ikastola bisitatu zuen.
-Euskararen
Egunaren ospakizunak.
-Series
Colegiales iritsi dira. Saskibaloi gure taldeek aurreko edizioan
izan zuten arrakastaren ondoren (2007ko
maiatzeko esteka hau ikusi), aurtengo eliminatoriak hasi dira.
-DBHko ikasleek antolatutako jostailuak
jasotzeko kanpaina.
-Urrezko
Qa jasotzeko zeremonia BECen.
Hurrengora arte!

Jesus Etxaniz zuzendariak Urrezko Qa Lehendakariaren
eskutik jasotzen.
Legezko
oharra: Mezu
hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio
pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta
daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere
bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu
eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen
mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin
dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein
kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa
hirugarren pertsonei emango.