GURASOEN BULETINA (48)

Inauteriko egunetan argitaratzen dugun buletin berri honetan, besteak beste, danborradei, Hezkuntza Sailburuordeak eta Euskaliteko ordezkariek ikastolan egin duten Urrezko Qaren diploma eta dominen banaketari eta Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiaren Ohiko Deialdiari buruzko informazioa aurkituko duzue.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki-album berriak: danborrada ofizialak, danborrada Matia Fundazioan, txikienen danborrada ikastolan, LH 2koen kontzertu pedagogikoa, Kutxaespazioan, Plastigaurrera bisita, Urrezko Qaren diploma eta dominen banaketa-zeremonia ikastolan eta Talaia ikuskizunaren estreinaldia.

:: Guraso Eskola :: "Seme-alaba nerabeekin harreman enpatikoagoak nola izan" eta "Seme-alabei ezetz nola esan" hitzaldien laburpenak argitaratu ditugu. Bi hitzaldiok Nilda Susana Gorvein psikologo eta familia orientatzaileak eskaini zituen. Hurrengo saioak Axularreko sexu-heziketako programari buruzkoa izango da.
Ez ahaztu azken 62 saioetako laburpenak esteka honetan ikus daitezkeela. Aurtengo Guraso Eskolako programa hemen dago.

:: Bideoa :: Esteka honetan BECen ospatutako Kalitatearen Urrezko Qaren banaketa zeremonian eskaini zen bideoa ikus dezakezue.

:: RSS albiste-kanalak :: Gure albiste-kanalen harpidedun izan zaitezketela gogoratu. Esteka honetan RSSak zer diren eta harpidetza nola egiten den adierazten da. Oraingoz, azken ordukoak, artikulu orokorrak, argazkiak eta Agenda 21 menuen jarioak aktibatu ditugu. Beste edozein menuren harpide izan nahi baduzu, aktibazioa helbide honetara eskatu: info@axular.net..

---------------------------------

-"Binakako" sexu-heziketako programa garatu da Batxiler 1. mailan eta DBHko 2. zikloan.

-Txertoen egutegia 2009. urterako eguneratu dugu. Informazioa hemen.

-Ingurumen Batzordeko ikasleek Udaletxeko EA21eko foroan parte hartu zuten.

-Energia nuklearrari buruzko jardunaldiak Cristina Enean.

-Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiaren Ohiko Deialdia.

-Gero Axular Dantza Taldeko Talaia ikuskizuna arrakastaz estreinatu zen Donostiako Antzoki Zaharrean.

-BIEk antolatutako udako barnetegietan hizkuntzak ikasi eta praktikatzeko eskaintza berria.

-2. hiruhileko DBHko helburu didaktikoak honez gero eremu pribatuan daude. Helburuok ikusteko, buletin eta oharrekin egiten duzuen bezalaxe, webgunearen eremu pribatura zuen seme-alabaren erabiltzaile-izen eta pasahitzaz sartu behar duzuela gogoratu.

-Gure ikaslea den Iker Gastaminza Zagales izeneko eski-txapelketan garaile suertatu zen. Zoriondu nahi baduzue, iragarki-taula erabil dezakezue.

-Aitor Uriondok, Axularreko irakasle eta saskibaloiko entrenatzailea denak, entrenatzaileentzako ikastaroa emango du Portugalen.

-Hezkuntza Sailburuordea, Pedro Otxoa, eta Ander Ezkurra eta Patxi Pardo, Euskaliteko ordezkariak, ikastolara etorri ziren Kalitatearen Urrezko Qaren diploma eta dominak langileei banatzeko. Hemen informazioa zabaltzen da.

Hurrengora arte!

Talaia ikuskizunaren estreinaldia
Talaia ikuskizunaren estreinaldiko eszena bat.

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.org
e-mail: info@axular.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali.
Eskerrik asko.