GURASOEN BULETINA (49)

Udaberriarekin batera ikasturteko bigarren hiruhilekoaren amaiera iritsi da. Laster Korrika eta Udaberriko Festa Euskaraz ospatuko ditugu. Horrez gain, El Mundo egunkariak berriro ere 100 ikastetxe onenen artean kokatu gaitu.
Axular.net-eko berrikuntzak azaltzera goazkizu.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki-album berriak: bideo-tailerreko ikasleek EITBeko intalazioak bisitatu dituzte, Inauteriak HH eta DBHn eta LHn, Gero Axular Dantza Taldeak Donostiako inauterian parte hartu zuen eta LH 2. mailakoen joku kooperatiboak.

:: Artikulu orokorrak :: Gurasoen ereduaren garrantziari buruzko artikulua argitaratu dugu. Bere izenburua: Aitak ere egiten du-eta!

:: Blogak :: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak beren geletako blogak prestatzen ari dira. Ikasleok egina atalean aurkituko dituzu.

---------------------------------

-Astebete xingola batekin. Batxiler 1eko ikasleek esperimentu txiki bat egin dute astebetean xingola bat besoan eramanez. Esteka honetan ondorioak ikusi ahal izango dituzu.

-Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailak eta Osasun sailak Osakidetza Emergentziak Zuzendaritzaren laguntzarekin "Nola salbatu Bizitza bat" proiektua abian jarri dute. Erkidegoko 110 ikastetxek egin dute eskaera, 50 aukeratuak izan dira eta Axular Lizeoa da proiektua martxan jarri duen lehen ikastetxea. Esteka honetan informazio gehiago aurkituko duzu.

-Bruesa Gipuzkoa Basket taldeko jokalari batzuek ikastola bisitatu eta ikasleekin solastu ziren.

-DBH 3. mailako guraso eta tutoreen bilera apirilaren 29ra atzeratzen da.

-Gero Axular Mendi Taldeak Onddo mendirako txangoa antolatu du.

-Gure ikasle ohia den Nerea Urrestarazuk bere argazkiak Lugaritz kultur etxean erakusten ditu. Informazio gehiago hemen.

-Laugarrengo urtez El Mundo egunkariak Axular Lizeoa estatuko 100 ikastetxe onenen artean kokatu du. Aula izeneko bere gehigarrian 2000 urteaz geroztik, El Mundok 27 irizpideren arabera sailkatzen ditu ikastetxeak. 2005. urtean Axular sailkapen horretan sartu zenetik, estatuko lehenengo postuetan eta Euskadiko 10 ikastetxeren artean izan da beti. Aurten gure Autonomi Erkidegoaren 5. lekuan, Gipuzkoako lehenengoan eta estatuko 25garrenean kokatu gaituzte.
Esteka honetan informazio gehiago dago.

Hurrengora arte!

Bizitza bat nola salbatu
Ikasleak Bizitza bat nola salbatu kanpainan

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.eu
e-mail: info@axular.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali.
Eskerrik asko.