Ikasturtea ia bukatu da Batxilergoko ikasleentzat.
Berreskurapen-eskolak, azken azterketak eta 2. mailan hautaprobak
geratzen dira. Gutxi barru Axularreko 19. promozioak bere ikasketak,
unibertsitate zein lanbidekoak, Ikastolatik kanpo jarraituko ditu.
Albisteen atalean ikusiko duzuenez, pozik egoteko motibo ugari
daukagu: LH 2ko ikasleek eta Agurtzane andereñoak Kosmodisean
sari garrantzitsu bat lortu dute, 6. mailako saskibaloi-taldea
Gipuzkoako finalera iritsi da, xake- eta patinaje-txapeldunak
dauzkagu eta Ikastolako antzerki-taldeak "Seixinbol"
obra estreinatu du Donostiako Antzoki Zaharrean. Gogoratu gure
iragarki-taularen
bidez zorion eta anima ditzakezuela.
Ekainaren 6an, bestalde, Ikastolaren Eguna ospatuko dugu. Buletin
honetan informazio gehiago aurkituko duzue.
Axular.net-eko
berriak aztertzera goaz.
---------------------------------
:: Argazkiak
:: Argazki-album berriak: 4
urteko umeak Cristina Enean eta LH
2ko haurrak Zabalegi Baserri Eskolan.
:: Proiektuak
:: Proiektuen
atalean Axularreko 25 proiektu pedagogikoren informazio zehatza
dagoela gogorarazten dizuegu (Eleanitz, Euskaraz Bizi, Ikasgela
Birtuala, Kosmodisea, Ikasys, Bolondre Programa...).
---------------------------------
-LH 6. mailako ikasleak diren Asier Etxezarreta,
Santi Carneiro, Aritz Unzurrunzaga
eta Ander Arandiak Gipuzkoako Eskolarteko Xake
Txapelketan 2. saria lortu dute. Informazio
gehiago hemen.
-Axularreko Ingurumen Batzordeak ZoOo
erakusketara gonbidatu gintuen.
-Ikastolako gimnasia erritmiko eta dantza jazz
antolatzen dituen Tximeleta Elkartea udako kirol-ekintzak eskaintzen
ditu 2 eta 12 urteen arteko haurrentzat. Ekainaren 22tik uztailaren
24ra izango da 9:00etatik 13:30ak arte. Hona
hemen albistea.
-LH 2.Bko haurrek Kosmodisea
Lehiaketan lehenengo saria lortu dute, Agurtzane Olazagoitia
andereñoaren gidaritzapean egindako lanarengatik.
-Axularreko Antzerki Taldeko kideak diren Iker
Ibarra, Xabier Tilves, Iñaki
Arenas, Jon Ezeiza, Jon Altzibar
eta Oier Andak, Asier Sota irakasleak
zuzenduta, «Seixinbol» izenburuko obra estreinatu
dute Donostiako Antzoki Zaharrean. Informazio
gehiagorako hemen klikatu.
-Axularreko Ingurumen Batzordeak ekainaren 13an
Easo Plazan izango den 2.
eskuko azokaz informatu digu.
-LH
6. mailako saskibaloi-taldea Gipuzkoako finalean. Zorte on
azken partidan!
-DBHko ikasleak diren Oihane Tedone,
Onintza Unzurrunzaga, Tamara Arcelus
eta Iera Irazustak Euskadiko Patinaje Artistiko
Txapelketan oso emaitza onak lortu dituzte. Gainera, Oihane,
laugarrena izan zen Espainiako Txapelketan. Zehaztapenak
hemen daude. Horrez gain, maiatzaren 23 eta 24an Gipuzkoako
txapelketa ospatuko da. Bertan patinatzaile horiek guztiak, Naiara
Zubillagarekin batera, parte hartuko dute. Gonbidapen-aurkezpena
esteka
honetan aurkituko duzu.
-Herri Urrats 2009an saritutako zenbakiak albiste
honetan aurkituko dituzue.
-Ikastolako irakasleak diren Xabier Larretxea
eta Juan Ezeizak Euskadiko MoodleMoot kongresuan
gure Ikasgela Birtualari buruzko ponentzia aurkeztu dute. Aurkezpenaren
diapositibak esteka
honetan ikus daitezke. Bi irakaslek uztailean gai berari buruz
jardungo dute Udako Unibertsitatean. Informazio gehiago nahi baduzu
hemen
begiratu.
-Datorren ekainaren 6an, larunbata, Ikastolaren
Eguna ospatuko dugu. Programa eta bazkari zein ekintza desberdinetarako
inskripzioa egiteko hemen
klikatu.
Hurrengora arte!

LH 6. mailako umeak sari-banaketan Kursaalen.
Legezko
oharra: Mezu
hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio
pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta
daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere
bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu
eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen
mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin
dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein
kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa
hirugarren pertsonei emango.