GURASOEN BULETINA (52)

Guraso agurgarriok:
2008-09 ikasturtea bukatzear dago. Azken aste honetan txangoak eta trukaketa-jarduerak izan ditugu eta, amaiera gisa, 19an San Juan gau aurreratua izango dugu, sutea, soka dantza eta afaria barne, besteak beste.
Batxilergoko 19. promozioak utzi gaitu gutxi barru unibertsitate- edo lanbide-ikasketei ekiteko. Zorte on!
Horiek ez dira uzten gaituzten bakarrak, baina. Marixabel jubilatu egiten da. Buletin honen bidez andereño, administratibo eta lagun honi omenaldia eskaini nahi diogu. Bere lan onaren eta maitasunaren oroitzapena Ikastolako familia eta lankideon gogo eta bihotzetan gordeko dugu. Ez adiorik!
Ohi denez, Axular.net-eko azken berriak komentatzera goaz.

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki album berriak: oinezko busa, erromatarrak, ikasle bretoiekin trukaketa, Pasaiara txangoa, igeriketa-ikastaroa, Ikastolaren eguna eta piraten antzerkia ingelesez.

:: Bideoak :: LH 4, mailako ikasleek Antzoki Zaharrean bertso-saioa eskaini dute, LH 6. mailako sasikibaloi-taldea Gipuzkoako bigarrena izan da bere kategorian eta zuruilo gurpildunen lehenengo lehiaketa.

---------------------------------

-Oinezko busa. Aste osoan zehar Ikastolako Ingurumen Batzordeak Ikastolarako irisgarritasun eta trafikoa hobetzeko jarduerak eraman ditu aurrera. Informazio gehiago hemen.

-Gipuzkoako patinaje-artistikoko txapelketa. Berriro ere Ikastolako patinatzaileek (Oihane Tedone, Tamara Arcelus, Onintza Unzurrunzaga, Iera Irazusta eta Naiara Zubillaga) Gipuzkoako Txapelketan eta ligan oso emaitza onak lortu dituzte. Esteka honetan albistea zabaltzen da.

-Axular Donostiako Udaleko Agenda 21eko Foroan.

-Maialen Iturralde Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketan saritua izan da.

-Mugikortasunaren astearen balantzea.

-LH 2. mailako umeak Zabalegiko baserri eskolan.

-DBH 3. mailako ikasleek editatzen duten Axular News urtekariaren azken alea argitaratu da.

-DBHko ikasleak diren Martín Barriola eta Lorea González, Cristina Enea literatur lehiaketan sarituak izan dira.

-Ibilaldia 2009an saritutako zenbakiak hemen aurkituko dituzue.

-Airezko koheteen lehiaketa Ikastolan.

-LH 6. mailako ikaslea den Nerea Amondarain Donostiako Udalak antolatutako Bide Heziketako lehiaketan saritu dute.

-DBH 4. mailako ikasle eta irakasleak blog-ikastaro batean izan dira. Hona hemen albistea.

-DBH 1. mailako ikaslea den Itziar Hernándezek Galtzagorri Elkarteak antolaturiko narrazio-lehiaketan saria lortu du.

-Axular Lizeoak bere lehenengo Saskibaloi Klinika antolatu du, ACBko entrenatzailea den José Ángel Samaniegoren eskutik.

-Ikastolako Batxilergoko 19. promozioari agurra.

-Gero Axular Dantza Taldeak Alemaniako "Europäische Jugendwoche" folklore-jaialdian parte hartuko du uztailean.

Oporrak ongi pasa!

Marixabel
Marixabel Axularreko administrari berria den Aintzanerekin.

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.eu
e-mail: info@axular.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali.
Eskerrik asko.