GURASOEN BULETINA (53)

Guraso agurgarriok:
Uztailaren erdialdeaz geroztik, gure webgunea www.axular.net guztiz eguneratuta dago 2009-10 ikasturteko ordutegi, irakasleria, garraioa, eskolaz kanpokoak eta bestelako informazioekin. Iraileko bigarren astean zehar webgunea kudeatzen duen aplikazioa, DMCorporative, berritu dugu. Orain funtzio berriak eta edukien kargan abiadura handiagoa dauzkagu.
Ikasturte berri honetan Ikasys proiektua Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6.era hedatuko dugu, iaz piloto izan baikinen. Gainera, proiektua urtarrilean DBHko lehen ziklora ere hedatzea espero dugu. Horretarako ordenagailu eramangarriz hornitutako hirugarren armairua erosi dugu. Lehen Hezkuntzako 3. zikloan aurrera eramatenb den Txanela IKT proiektua DBHko lehen ziklora hedatuko da, Ostadar IKT izenarekin. Hori dela eta, dagokien ikasgelak ordenagailu eta proiektore finkoz hornitzen ari gara. Ikusten duzuenez, proiektuak ez dira falta.
Hala ere, albiste guztiak ez dira onak. Abuztuaren 31an gaitz batek iaz jubilatu zen Jose Antonio Goñi atezain ohia eraman zuen. Axularreko langile, guraso, ikasle eta ikasle ohi guztion izenean Miren alargunari eta familia osoari doluminak azaldu nahi dizkiogu.
Ez adiorik, Jose Antonio!

---------------------------------

:: Argazkiak :: Argazki-album berriak: 2 urteko haurrak Bidanian, Gero Axular Orioko aterpetxean, 19. promozioaren agurra, LH 2. mailako ikasleak Astitzen, LH 1. mailako ikasleak Arritxulon eta Gero Axular Dantza Taldea Witzenhausen-eko (Alemania) Europäische Jugendwoche jaialdian.

---------------------------------

-Batxilergoko 19. promozioaren agurra.

-Bertsolaritza-saioa Antzoki Zaharrean.

-Maider Bilbao eta Carla Martiarena, Malagako XXI Certamen de Jóvenes Investigadores delakoan saritutako ikasleek astebete pasa zuten Madrilgo CSIC-en (Centro Superior de Investigaciones Científicas) proiektu bat garetzen Xabier Larretxea irakaslearekin batera. Hona hemen albistea.

-Gorka Bereziartua ikasle ohiak kazetaritzako Rikardo Arregi saria lortu du.

-Ikastolako antzerki-taldeko partaideak eta DBHko ikasleak diren Iker Ibarra, Xabier Tilves, Iñaki Arenas, Jon Ezeiza, Jon Altzibar eta Oier Andak Donostiako 21. Gazteen Antzerki Topaketan sarituak izan ziren Asier Sota beren irakasleak zuzendutako Seixinbol obrarekin.

-Xabier Larretxeak eta Juan Ezeizak, ikastolako irakasleak direnek, Udako Euskal Unibertsitatean gure Ikasgela Birtuala (www.axular.eu) aurkeztu zuten.

-Mikel Motos Europako saskibaloi-txapelduna da Lituaniako finaletan U16 selekzioan parte hartu ondoren.

-Gure ikasle ohia eta bertsolaria den Agin Rezolak Lizardi saria lortu du.

-Irati Salsamendi Txintxarri aldizkarian elkarrizketatu dute.

-Barne Araudi berria argitaratu da.

-2009-10 ikasturteko beken deialdia.

-Munduko Bigarren Gerran alemanen eremuan eroritako piloto aliatuak babestu eta muga pasatzen laguntzen zien Comète sareko partaideek ikastola bisitatu eta Batxilergoko ikasleei historia biziko eskola eman zieten.

-Urriaren 4an Donostian ospatuko den Kilometroak antolatzen duen Zurriola ikastolak bolondresak eskatzen ditu ekintza ezberdinetan laguntzeko. Albistea hemen sakontzen da.

-Unai Arrese-Igor Espainiako piraguismo-txapelketan bigarren sailkatu da.

Hurrengora arte!

Jose Antonio Goñi
Jose Antonio Goñi

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.
Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.eu
e-mail: info@axular.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali.
Eskerrik asko.