Webgunean hilabete honetan izan diren berrikuntzak
azalduko ditugu.
-Axularreko Euskaraz
Bizi Taldea eta Guraso
Eskolaren eskutik bi hitzaldi antolatu ditugu: "No
sabemos euskara... ¿Cómo podemos ayudar a nuestras
hijas e hijos?" Julio Ibarrarekin, eta
"Nola
eragin gure seme-alaben hizkuntza-jokabideetan?" Iñaki
Eizmendirekin.
-Urtero bezala, ikastolaren funtzionamendu normala
errazteko guztiok errespetatu behar ditugun oinarrizko arauak
gogorarazten dizkizuegu. Hona
hemen zirkularra.
-Eta urtero bezala ere, zorrien
aurka hartu beharreko neurriak gogorarazten dizkizuegu. Ez
ahaztu osasun
atalean erabilgarriak izan dakizkizuen aholkuak aurkituko
dituzuela.
-Eskolaz
kanpoko kirol-txapelketak honez gero hasi dira.
-DBHko 1. ebaluazioko helburu didaktikoak kontsultatu
nahi dituzuen gurasoontzat eskuragarri daude. Webgunearen eremu
pribatuan aurkituko dituzue zuen seme-alabaren erabiltzaile-izena
eta pasahitza erabiliz.
-Saski
Axular saskibaloi-eskola martxan dago.
-Atom by Atom kongresuaren barruan, Kutxaespazioan
zientzia-topaketa ospatu zen. Bertan, Harold Kroto
(Kimika Nobel Saria 1986an) eta Heinrich Röhrer
(Fisika Nobel Saria 1986an) Euskal Herriko 40 ikastetxetako DBH
4 eta Batxilergoko ikaslerekin bildu ziren. Ekitaldia Donostia
International Physic Center (DIPC) zentruko zuzendaria den Pedro
Miguel Etxenikek moderatu zuen. Axularren galderak prestatu
zituzten ikasle guztien ordezkari gisa, Ane Rezola,
Nerea Txokarro eta Garazi Iturralde
ikasleek parte hartu zuten. Garaziren galderetako bat aukeratua
izan zen. Ikasleekin batera Pili Merino eta Xabier
Larretxea irakasleak izan ziren. Informazio
gehiago hemen.
-Irailaren 25ean Euskadiko First Lego
Leagueri hasiera eman zitzaion Zamudion. Gure taldea
den Overclock Axularrek azalpena bikaina egin zuen. Horri esker
Euskaltelen babesa lortu zuten programatu behar duten errobota
eskuratzeko. Esteka
honetan informazioa sakontzen da, eta beste
honetan Overclock Axular taldeko bloga ikusiko
duzue.
Hurrengora arte!

Heinrich Röhrer, Harold Kroto eta Pedro Miguel
Etxenike gure ikasleekin.
Legezko
oharra: Mezu
hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio
pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta
daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere
bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu
eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen
mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin
dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein
kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa
hirugarren pertsonei emango.