GURASOEN BULETINA (55)

Guraso agurgarriok:
Ikasturte honen lehen hiruhilekoa bukatu eta Gabonetako oporrak hurbil daude. Azaroko buletin honetan ikusiko duzuen bezala, Guraso Eskola eta trukaketa-programak hasi dira, Gabonetako kanpaina ezberdinak badauzkagu, gure ikasleek literatur-lehiaketetan sariak lortzen dituzte, Euskadiko Ikasleen Orkestran (EIO) parte hartzen dute eta Ez Ohiko Batzar Nagusia ospatuko dugu, besteak beste.
Gure webguneak hile honetan izan dituen berrikuntzak azalduko dizkizuegu.

---------------------------------

:: Argazkiak ::

Argazki-album berriak: Nilo ibaiaren maketak, Kontzertu pedagogikoa, Dinosauroak ikastolan, DBHko ikasleak Bretainian trukaketan eta DBH 3ko ikasleak Fraisoro baserri-eskolan.

:: Guraso Eskola ::

Guraso Eskolako aurtengo programa argitaratu dugu. José Antonio Gonzálezek adimen emozionalaz eman zuen hitzaldiaren laburpena honez gero webgunean dago.
Guraso Eskola hitzaldien laburpenak helbide honetan kontsulta daitezkeela gogoan izan

:: Albisteak ::

-Trukaketa-ikasle ingelesek Axular bisitatu eta astebete gure artean pasa zuten. Esteka honetan eta beste honetan ere informazioa aurkituko duzu. Highgate School-eko webgunean beren bidaiari buruzko albistea ere argitaratu dute.

-A gripearen izurrite-gailurren arriskua dela-eta, zerbitzu berri bat sortu dugu Bigarren Hezkuntzako ikasleen jarraipen eta egokitzapen akademikoa hobetzeko asmoz. Zerbitzua gure Ikasgela Birtualaren bidez eskainiko dugu. Albistea hemen sakontzen da.

-LH 3. mailako gure ikasleek egindako bideo batek Gipuzkoako Abokatuen Elkarteak antolaturiko Giza Eskubideei buruzko bideo-lehiaketan saria lortu du. Hona hemen albistea.

-Seaskako Egutegia honez gero idazkaritzan salgai dago.

-Ikastolako Ingurumen Batzordeak San Markos Amankomunitateak antolatutako bigarren eskuko objektuen azoka txikiaz eta Koldo Mitxelena Zentroko "Zakarrontzia astintzen" izenburuko erakusketaz informatu gaitu.

-Haur danborradarako entseguak hasi dira.

-Gero Axular Dantza Taldeak baserritar jantziak erosi edo egiten laguntzeko doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen du.

-Ikasmaterialaren neguko kanpaina.

-Overclock Taldeak Ingurumen Batzordeari bere lana erakutsi dio. Gainera, Irutxuloko Hitzak taldeari artikulu bat eskaini dio.

-Batxilergoko ikasleak diren Leire Goikoetxea y Ane Moñux Venezuelara joango dira EIOrekin (Euskadiko Ikasleen Orkestra).

-Atzerrian hizkuntzak ikasteko deialdia.

-Ikastolako lau ikasleen (Lorea González, Martín Barriola, Javier Gaminde e Itziar González) lanak Cristina Enea Fundazioak antolatutako Ingurumen Ipuinen Lehen lehiaketan sarituak izan dira.

-Batxilergoko ikasleek Donostiako Auzitegia bisitatu dute eta auzi bat ikusi dute. Hona hemen informazioa.

-Tximeleta Elkarteak gabonetako haurtxokoa antolatu du Haur Hezkuntzako umeentzat. Albistea hemen sakontzen da.

-Aparteko Batzar Orokorrerako deialdia.

-Gero Axular Mendi Taldeak Bianditz mendira txangoa antolatu du.

Hurrengora arte!

Trukaketa-ikasle ingelesak
Trukaketa-ikasle ingelesak Batxilergoko neska-mutilekin..

Legezko oharra: Mezu hau eta berarekin batera izan litzakeen dokumentuak informazio pribatu eta konfidentziala daukate, soilik hartzaileari zuzenduta daudenak. Mezu honen jatorrizko hartzailea ez bazara eta bere bitartez aipatutako informaziora iritsi bazara, mezua ezabatu eta jakinaraz iezaguzu, mesedez. E-mailen igorketak ez du bermatzen mezua segurua edo akatsik gabekoa izan dadin. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu informazio osoa eta guztiz zehatza izatea. Edozein kasutan, Axular Lizeoak ez die inolaz ere zure helbide eltronikoa hirugarren pertsonei emango.

Juan Ezeiza - Webmaster
Arostegi 10 | 20009 Donostia
Web: www.axular.net
www.axular.eu
e-mail: info@axular.net
tfno: 943 316 183 - fax: 943 316 184

Buletin hau berriro jaso nahi ez baduzu hemen klikatu eta automatikoki sortuko den e-maila bidali.
Eskerrik asko.